Atzealdea Udako astialdiko jardueren bilatzailea eta jarduerak antolatzeko aholkularitza-zerbitzua

Gazteria Departamentuak hainbat tresna eta zerbitzu eskaintzen ditu haur, nerabe eta gazteek udan zehar egin ditzaketen aisia hezitzaileko ekintzak ezagutu eta antolatzen laguntzeko.

2020/06/18


UDABIZI: udako astialdiko eskaintzen bilatzailea

 

UDABIZIn bilatu daiteke Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar astialdiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa.

Aurtengo udan osasun- eta higiene-neurriak betetzeko aisia hezitzaileko jarduerak birmoldatu egin behar dira, baina lurraldean izango diren ekintza eta lan-aukeren eskaintza osoa ezagutzeko bidea erraztu nahi dizuegu.

Tresna hau oso baliagarria da, alde batetik, familientzat, udako ekintzak topatzeko eta bestetik, erakundeentzat, antolatzen dituzten ekintzak zabaldu ahal izateko.

 

Aholkularitza-zerbitzua

Bestalde, gogorarazten dizuegu Gazteria Zuzendaritzak aisia hezitzaileko jarduerak antolatzeko aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen duela. Berekin harremanetan jartzeko, deitu 943445980 telefonora (ordutegia: 08:00-15:00) edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora.