Gipuzkoan Gazte Tour

 

Gipuzkoan Gazte Tour musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, bide batez ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.

Hemen da berriro Gipuzkoan Gazte Tour beste edizio berri batekin. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua Gipuzkoako hainbat udalerritara iritsiko da.

 

Aurten lehen mailako artistak eta, jakina, tokiko talentu gazteen erakustaldiak izango dira parte hartuko duten lurraldeko hainbat herritan: Andoain, Ordizia, Tolosa, Eibar, Arrasate, Zarautz, Zumarraga, Errenteria eta Hondarribia.

 

 

Agenda 2023

AGENDA HERRIA DATA
MELER + ANDRIU + DJ OIHAN VEGA Eibar Apirilak 15
STR + AYVEE + DJ JOSU RODRIGUEZ Ordizia Apirilak 22
NIKONE + DEVA + DJ ANDER + DJ LEINUP + LA BASU Andoain Maiatzak 13
MERINA GRIS + DJ ALAI + DJ AITANA GRANDES + LA BASU Tolosa Maiatzak 20
MIRUA + DJ KILIKI FREXKO + NHIL Arrasate Irailak 30
KAI NAKAI + DJ OIHAN VEGA + BIKABI Zarautz Urriak 7
ETXEPE + HOFE x4.40 + DLAHEYZZ + Dj Sara Goxua Zumarraga Urriak 21
TXILTXOKO + ARKANO + LIA KALI Errenteria Azaroak 4
SKUBI + TUAL MSK + ZAHRA + ZIBILITO RECORDS + TXILTXOKO Hondarribia Abenduak 2

 

Ikusi hemen 2023ko saioen irudi galeria


 

Aurreko edizioak