Informazio orokorra 

  1. Gazteek “Gazte Oporraldiak” programan parte hartzeko izena ematen dutenean beren gogoz etortzen direla eta egingo diren jardueren jakinaren gainean daudela pentsatzen dugu (ongi begiratu behar da informazio-liburuxka); horregatik, jardueretan parte-hartze aktiboa izan behar dute, arazo bereziren bat tartean ez badago. Bestalde, txanda jakinen batean parte hartzeko eskakizun bereziren bat baldin badago –adibidez, igeri egiten jakitea-, kontuan hartu behar dute.
  2. "Gazte-oporraldiak" programan bi hizkuntza aukera daude:
    1. Euskara: aukera honetan, parte-hartzaileek gai izan behar dute, harremanak euskaraz izateko, bai taldekideekin bai begiraleekin. Hautatu denez, hizkuntza hori izango da komunikazioan erabili beharrekoa; beraz, ezinbestekoa da hizkuntza ondo jakitea.
    2. Gaztelania: jarduerak hizkuntza horretan egingo dira osorik, eta beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin batera egingo dira.
  3. Gazteek kasu guztietan errespetatu behar dituzte instalazioa, arauak eta ingurua; eta baita gainerako pertsona guztiak ere.
  4. Galarazita dago alkohola, tabakoa edo beste substantzia batzuk edukitzea eta kontsumitzea.
  5. Oporraldiaren dinamika ez etetearren, ez da onartuko bisitarik, ezta gazteak irtetea ere. Salbuespeneko kasuetan horrelakorik egin ahal izateko, arduradunaren baimena beharko da.
  6. Arrazoiren bat dela-eta (gaixotasuna, arauak ez betetzea, edo bestelako arrazoi pertsonalen bat), parte-hartzaileren batek oporraldia amaitu aurretik alde egin behar badu, itzulerako garraio-gastuak bere kontu izango dira.
  7. Parte-hartzaileek mugikorrik ez eramatea gomendatzen da. Eramaten badute, ohartarazten dizuegu behar bada murrizketak ezarriko direla.
  8. Baliotsuak diren gauzak ez eramatea gomendatzen dugu. Antolatzaileak ez dira horien erantzule egingo.
  9. Dirua ez da itzuliko funtsezko arrazoiren bat ez badago.
  10. Programa aldatu ahal izango da osasun-egoeragatik edo gerora sortutako ezinbesteko beste arrazoi batzuengatik, eta horren ondorioz gerta daiteke aurreikusitako jarduera batzuk aldatu behar izatea, edo bertan behera gelditzea.
  11. Jarduera egoki baterako higiene eta segurtasun-neurriei dagokienez, parte-hartzaileek osasun-agintariek emandako aholkuak eta neurriak bete beharko dituzte ekintzan parte hartu ahal izateko.