Aurreko kontzertuak

KONTZERTUAK 2017

ABENDUA

23 ABE

 THE LIMBOOS + URTZI AZKUE & THE FUNK JUNKERS

Elkargunea - AZKOITIA 
22:00
 7 euro 
 sarrerak erosteko

 

THE LIMBOOS Siguenos en Facebook

Aparteko gauzak batzuetan gure muturren aurrean gertatzen dira, gu geu konturatu ere egin gabe. Hala, gutxitan hartzen du batek The Limboos bezalako talde bikain batekin topo egiteak eragiten duen poza. Apartak dira ez delako inolaz ere ohikoa hainbesteko talentua duen gaur egungo R&B talde bat topatzea, are gutxiago gainontzeko talde guztien hain ezberdinak izanik. Eta bikainak dira taldeak erakusten duen generoaren maisuen ezagutza, klasikoekiko debozioa, kanta bakoitzean islatzen delako, DENAK haiek idatzitakoak gainera. Kantotan batere ohikoa ez den dohain bat agerian geratzen da: erritmo eta dotorezia bateratzeko gaitasuna.

 The Limboos ezerezetik sortu ziren, duela lau urte. Aste gutxi batzuetara, single bat grabatu eta errepidera jo zuten. Gaur arte ez dira gelditu. Taldea bere «Rhythm & Blues Exotikoa» Europan zehar zabaltzen ibili da, erraz ahazten ez den ikuskizun batekin. Haien lehen LPa «Space Mambo» (Penniman Records, 2014) sorpresa handia izan zen denentzat, baita komunikabideentzat ere. Jarraian euren kanta eta zuzeneko emanaldiekin askotariko publikoa erakartzea lortu zuten, baita rock and rollaren zirkuitutik at dauden zaleak ere.

 Bigarren LP hau, «Limbootica!», erritmoaren bihotzera egindako bidaiaren jarraipena da, sustraidun musika onenaren erdigunera bertara, bidearen bihurgune bakoitza ondo aztertuta. Eta hazten, beti hazten. Latinoamerikako eragina duen rhythm and blues formula magistralari, gospel eta swing tanta batzuk gehitzen dizkiote lan berrian («No Troubles», «I Don't Buy It» edo «Been Whole a lot Time» hipnotikoa), baita lehen garaietako soula ere («Lies»). Guztia, gainera, arima tropikala duten kanta itzelekin uztartuta: Brasileko bossari -«Blue Dream» bikaina-, Kubari -«Crazy Rumba» izugarria-, Jamaikako blue beatari -«I'm a Fool»- edo New Orleanseko kale bedeinkatuei («Calypso Drunk») egindako omenaldiak apartak dira.

 Zalantzarik ez izan, «Limbootica!» diskoak zeresana sortuko du. Kanta zoragarriei eta oraindik ere 30 urte betetzera heldu ez diren gazteon kalitate musikal ukaezinari, gainera, Mike Maricondaren produkzio bikaina gehitzen zaio. Denen artean aurreko diskoan baino are soinu biribilagoa lortzen dute, instrumentu berriak erabiliz eta kanta bakoitzaren zerumuga zabalduz, topatzen errazak ez diren moldaketa bikainekin.

 The Limboos desberdinak dira. Talentua, dedikazio nekaezina eta dotorezia dituzte arma. Eta «Limbootica!» diskoarekin asko, askoz gehiago, izango dira haiek gabe bizi ezin duten jarraitzaileen armadara batuko direnak. Probatu eta ikusiko duzu!

 

URTZI AZKUE Siguenos en Facebook

Urtzi Azkue & The Funk Junkers funk eta soul doinuak lantzen dituen taldea da. Urtzi Azkue 14 urterekin hasten da gitarra ikasten. Estilo ezberdinetako irakasleekin ikasi ondoren proiektu musikal ezberdinetan hasten da. Noizbait eta All Jazz Era bezelako proiektuetan hainbat urte eman ondoren, bakarlari moduan ibilbidea hastea erabakitzen du. Azken urteetan berak ekoiztutako eta grabatutako zenbait álbum publikatzen ditu.

Urtzi Azkue (2009):https://open.spotify.com/album/7lOvZWFoWo1vVqm43CR8CQ

 In This Small Space (2011):https://open.spotify.com/artist/1kWpn2Gm1KeBJSQIPIlQpQ

 Something Different (2015):https://open.spotify.com/album/4Ievs6TC7ia0rtAPc9dV7K

 Ibilbide berri honetan Bergara eta Azkoitia inguruko jam session eta kontzertu inprobisatuetan ezagututako musikariez osatutako The Funk Junkers taldearen laguntza du. Talde modura Ibilbide oso laburra­ duten arren, Gasteizko Jazzaharrean jotzeko zein Delorean-en telonero jotzeko aukera izan dute.

ABENDUA

8 ABEN

 NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS + The Living Eyes

Psilocybenea -HONDARRIBIA-
22:00
 7 euro  
 sarrerak erosteko

NIKKI CORVETTE & THE ROMEOS Siguenos en Facebook

Detroiten sortu eta hazi zen Nikki Corvette. 16 urte zituelarik, etxetik joan zen, bere gurasoek ez ziotelako baimenik eman MC5 taldearen kontzertu batera joateko. Eta ez zuen inoiz atzera begiratu.

1977an, Nikki & The Corvettes sortu zuen. Bomp! Records diskoetxe ospetsuarekin atera zuten 1980ko albuma. Hari buruz «power poparen perfekzioa» edo «Ronettes eta Ramones taldeen artekoa» zela esan zen.

Pop punkaren sorrerako heroi eta rock artista aitzindarietako bat da Nikki. Zentzu handiz uztartzen zituen neska-taldeen harmoniak eta pop eta rock and roll ukitu gogoraerrazak, Blondiek nahasketa horiek komertzial bihurtu baino askoz ere lehenago.

Ramones taldearekin eta (duela gutxi) bere zale handia den Blondierekin birak egin ditu eta diskoak zein singleak merkaturatu ditu etengabe Nikkik, mundu osoan kontzertuak emanez. Esaterako, Japonian, pop ikono itzela da. Eta oraindik ere dena emanda dabil, disko eta single berriak atera baititu bere banda italiarrarekin: Hervé (The Peawees), Franz (Miss Chain & The Broken Heels) eta Brown (T.U.P. Studio):  The Romeos, ez zenuke inola jakingo oraindik ez zela 1980.

THE LIVING EYES Siguenos en Facebook

The Living Eyes bolo-bolo dabilen Australiako garage rock teenager estiloko talde berria da. Billy Gardner, Dayle Herbert, Nicholas Hill eta Mitch Campleman taldekideek taldearen izen bereko diskoaren ale guzti-guztiak saldu dituzte. Albumak izan duen arrakastaren ondorioz, Anti Fade diskoetxe argitaratzaileak Ozeaniako altxor berriaren berrargitalpen berezia egin behar izan du. Nahiz eta Australian gaur egun Tame Impala edo Pond talde psikodelikoek duten arrakasta gehien, Geelongetik (Victoria) datozen mutilok garaje doinuen jarioari bide eman diote, eta zeresan handia ematen ari dira, gora helduko diren seinale.

AZAROA 

18 AZAR

 Eilen Jewell + Ainara Legardon+ Charlie & The colours

Tunk Aretoa -Irun-
21:00
 7 euro  

  sarrerak erosteko

 

Eilen Jewell Siguenos en Facebook

Kritikak txalotu dituen jatorrizko abestiz osaturiko bost disko kaleratu ondoren, «akorde minorren erregina» oraingoan bluesera igaro da. Eilen Jewell blues eta R&B estiloko bertsio zahar eta ausartekin iritsi zaigu, eta bere musikaren bereizgarri den country klasiko, folk eta rock and roll nahasketa indartsuari gehitu dizkio. Bessie Smithen 1920ko hamarkadako barrelhouse sendo haietatik hasi, eta Betty Jamesen 1960ko hamarkadako soinu elektrikoetaraino, bluesak beti eragin handia izan du Boisen (Idahon) jaiotakoen artean, eta Jewell horien tartean dago.  

Down Hearted Blues diskoan (2017ko iraila, Signature Sounds Recordings), Eilenek eta bere taldekide leialek (Jerry Miller, Shawn Supra, Jason Beek) blues iluneko bertsio likitsak, tartean, Charles Sheffielden It’s your Voodoo Working, Willie Dixonen You Know My Love eta Albert Washingtonen One of These Days. Gainera, taldeak soinua bere soilean laga du, bateria eta instrumentu elektrikoen ordez, garbitzeko oholak, mandolinak eta banjoak erabilita, eta Memphis Minnieren Nothing in Rambling, Bessie Smithen Down Hearted Blues eta Moonshine Kateren Poor Girl’s Story bertsionatu dituzte.

Zintzotasuna, konfiantza eta errespetua daude Eilen Jewelen musikaren muinean, 2006an Boundary County diskoa argitaratu zuenetik. Ez dago haren estiloa erraz sailkatzerik. Batzuek, goi-country esan diote; beste batzuek, sustraietako rocka, country beltza, americana... Alabaina, sailkatzea baino are zailagoa da kantautore honen moldakortasunarekin, istorioekin eta musika-irudiekin zeharo liluratuta ez geratzea. Bere ahots ederrarekin, portxean haize leuna sentituz edota su baten ondoan norberarentzat bakarrik ari dela sentiarazten du.

Jewellen estudioko diskoen artean, Butcher Holler nabarmendu daiteke, Loretta Lynnen omenezko lana, 2010ean argitaratua, non country gogor eta tradizionalari dion maitasuna adierazten duen. Sea of Tears (2009) diskoan, bestalde, Jerry Miller gitarra-jotzailearen distira sumatzen da, baita 1960ko hamarkadako surf instrumentalaren aztarnak ere. Queen of the Minor Key (2011) diskoan, besteak beste, Big Sandy eta Zoe Muth bikainak gonbidatu zituen parte hartzera. Jewellek berak idatzi zituen abesti guztiak.

Hamar urtez, Eilen Jewell han eta hemen ibili da, Madrilen, Manhattanen eta Melbournen, besteak beste, eta bere surf-noir eta americana biziaren aztarna utzi du. Ikuspegi musikal sotila baina sendoa, oholtzan agertzen duen goxotasuna eta hitz iradokitzaile originalak direla medio, gero eta sendoagoa da munduan zehar dauzkan jarraitzaileen leialtasuna. Oso ona da kantu tristeak interpretatzen. Arreta pixka bat jarri, eta laster konturatuko zara haren jarraitzaile umil eta fidelek urtetik urtera zergatik miresten duten gero eta gehiago.

 

Ainara Legardon Siguenos en Facebook

Ainara LeGardonek disko berria atera du –bere izena jarri dio izenburu modura–. Grabaketa-estudioan bertan osatu duen konposizio- eta produkzio-prozesuaren fruitu da lana. Hainbat hilabete eman ditu Xabier Erkizia musikari eta produktorearekin eskuz esku lanean. Elkarlan horren bitartez, Ainarak ikertu dituen musika-alderdiak ageri dira disko honetan, hau da, rock gogorrena, inprobisazioa eta soinu-esperimentazioa. Horiekin batera, ohiko bidelagunek hartu dute parte; Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koroak). Hitzak –aurrenekoz gaztelaniaz eginak–, artistak iruditeria ikertzen eta uztartzen egin duen bidearen isla dira.

Kontzertu honetan, Ainara LeGardon laukote gisa taularatuko da, eta aurreneko aldia izango da artistak Irunen taldearekin batera joko duena.

CHARLIE  & THE COLOURS Siguenos en Facebook

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea).

Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

URRIA 

21 URR

 NATHY PELUSO + NIZURI TAZUNERI

Amaia Antzokia-ARRASATE-
20:00
 7 euro  

   sarrerak erosteko

 

NATHY PELUSO Siguenos en Facebook

Diziplina anitzeko artista da; bere oinarria, bere sustraiak musika beltza dira… swing-a, jazz-a, blues-a eta antzerkia, horiek inguratuta hazi zen; eta adar zaharragoei ere heltzen die; erritmo afrikarrei edota dunbal eta txindata erritmo soil bati. Nathy Peluso musika da.

Orain dela 22 urte jaio zen bere amaren sabeletik, Nina Simone handiaren Love me or leave me abestiaren bertsio ezin biziago bat kantatzen. Argentinan jaio zen. Eta bizitza guztia darama musika pasioz bizitzen. Bizitza izugarri nomada izan du, baina, hori bai, beti izan ditu alboan bai musika bai bere familia. Luzaroan abesbatza klasiko bateko kidea izan zen, eta musikaren adar ugari mimetizatu zituen, azkenerako bere eginez. Ray Charles, Caetano Veloso, Serú Giran edo Atahualpa Yupanqui bezalako musikariak entzunez hazi zen.

Hainbeste musika entzun du bere bizitzan, hainbeste proposamen ezberdin ezagutu ditu, egun bere iragazkitik ezin konta ahala proposamen igarotzen direla. Eta hori da, hain zuzen ere, gustukoen duena. Hasiera batean, musika entretenimendu, ihesbide zuen, eta horrela hasi zen Youtube atarira berak egindako bertsioak igotzen. Gutxika-gutxika hip hop musikara heldu zen, eta erabat bere egin zuen: zehatz eta malgu bihurtu zuen, dantzagarri, letra abstraktu, magiko eta originalak, sintetizatzaileak eta baxu eta ahots-sampler apartak lagun. Nathy Pelusok argi ditu oso bere helburuak: "Denborarekin musika abangoardia berri bat sortu nahi dut, gutxika-gutxika osatuko dudana. Bene-benetan nahi dudan bakarra kalitatezko musika egitea da”.

Nathy Pelusoren letrak, berriz, oinarri gisa hartzen dituen eta hitzez betetako mundu bat eskaintzen dioten puntu fokalen kontzeptualizazio purua dira. Bisualki eraikitzea maite du: irudikatzen dituen irudien bitartez idazten du. Soinu eta hitzak bere irudimenean egituratzea biziki maite du; bertatik sortzen dira bere abestiak.

Soinu eta generoen fusio zoragarri hori borobiltzen duen beste elementu bat ere badago: arlo bisuala. 80ko hamarkadako estetikan oinarritutako irudiak, makillajea, fruta tropikalak, gelezko azazkalak eta belarritako ikusgarriak. Edo ez: baso soilak, lakuak, soineko luzeak. Proposamen batean edo bestean, bada beti errepikatzen den zerbait: pertsonalitate handia eta pasio dosi izugarriak. "Play" sakatu eta Nathy Peluso ezagutu beharra dago. Ziur zale borrokatu bihurtuko zarela!

Gaur egungo musikaren munduan izugarrizko indarrarekin sartu da, bene-benetako iraultza eraginez. Horren erakusle, hainbat komunikabidek (Noisey, Beatburguer, Tentaciones, La Vanguardia...) 2017ko ustekabeko handiena eman duen artista gisa definitu dute dagoeneko.

 

NIZURI TAZUNERI Siguenos en Facebook

Norzzone ta Fanik, euskal herriko rap mugimenduaren gazte beteranoak sortutako taldea da Nizuri Tazuneri Trap proiektua (2014, Donostialdea). Bi lan dauzkate jada kale eta sarean; Japanesence (2014) eta Musika ala hill (2017), biak euskaraz. Azkenengo lan honetan DNG beatmaker kolektibo, Maisha MC, Eguzkiaren semea ta krimineskuren lankidetzari esker. Eraberritze + Tradizioa dira talde fresko honen zutabe nagusiak, bere zuzeneko emanaldietan ez dute inor hotz usten. Musika ala hil!

MAIATZA 

19 MAI

 IZARO + ANE LEUX

Elkargunea -Azkoitia-
22:00
 7 euro  Sarrerak erosi

IZARO

Diote, behin, Vienan country talde baten kontzertu bat ikusten zebilela, Mallabiko kantautore gazteari ahotsak dardara egin ziola taldearengana hurbildu eta kantu bat jotzeko baimena eskatu zuenean. Soinu ekipoa piztu zuten berriro eta “Paradise” kanta izan zen entzuleek jaso zutena. “Ahots gozoa” zuela esan zioten, paradisura eramaten zaituen horietakoa. 

Ordutik, kanta zirraragarri eta hunkigarriz betetako ibilbidea darama… “om” izeneko bere lehen diskoak lau urtaroetan antolatutako egoera emozionaletatik saltoka eramango gaituzten 13 kantu eskaintzen dizkigu. Gozotasuna, sentikortasuna, karga poetiko gaindiezina eta prentsa zein publikoa hunkitu duen bokalizatzeko era da transmitu diguna. 

Euskal musikan errelebo generazionala heldu denaren sentsazioa daukagu. 

https://www.facebook.com/IZARO-1420437024926368/?fref=ts

 

ANE LEUX

Ane Leux azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau.

Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoen proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun, John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin osatzen du bere musika taldea.

https://www.facebook.com/aneleux/?fref=ts

 

APIRILA 

29 API

 THE MONSTERS + the devils

Tunk Aretoa -Irun-
22:00
 7 euro   Sarrerak erosi

THE MONSTERS

The Monsters Suitzako hiriburua den Bernako herri txikian sortu zuten, 1986an. Haren soinuan nahasita ageri dira 1960ko hamarkadako garage punka, rockabilly trash nerabe eta basatia eta jatorrizko rock-and-rolla. MTV eta arrakasta-zerrenda kaka horiek baino % 187 hobea da. Rock-and-rolla riff trashekin, besterik gabe. Gaur egungo taldean gitarra, baxua eta clonedrum deritzona daude, hau da: bateria-erdi bana duten bi bateria, dunbal bera alda bakoitzetik jota. Suitzan eskainitako emanaldi guztiez gain, The Monsters taldeak bira zabalak egiten ditu Europan barrena (Alemania, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia, Austria, Ingalaterra, Danimarka, Suedia, Norvegia eta Espainia).

2003an, taldeak bira bat egin zuen Argentina, Brasil eta New Yorken, eta 2005ean 3 asteko bira bat Japonia osoan. Esan beharrik ez dago The Monsters zuzeneko talde indartsua dela, eszenatokiak dardarka jarriko dituena. Guitar Wolf, The Monks, The Sonics eta beste asko izan zituzten kartelkide. The Monsters taldeak 7 album eta hainbat single zein EP grabatu ditu, eta bilduma askotan agertu da. Youth Against Nature diskoa Toe Rag estudio ospetsuetan (Londres) grabatu zuen Liam Watsonek. I See Dead People 1000 piezako puzzle, liburuxka, eranskailu eta botoi banarekin kaleratu zuten, eta ale guztiak agortu ziren biran zehar. Garage Punk Vol.1 trasharen 20 urte barnean hartzen dituen LP bikoitza da. Pop Up Yours da album berria. Voodoorhythm Records-en (Suitza) agertu zen The Monsters.

https://www.facebook.com/The-Monsters-official-123189661111110/

 

THE DEVILS

The Devils taldeak The Devils B filmetik (Ken Russel, 1971) hartu zuen izena. Blues eta punkak eta beste talde underground batzuek inspiratuta (The Cramps, Hound Dog Taylor, The Gories, Jon Spencer, Fugazi, Hasil Adkins, The Oblivians, etab.) beren taldea sortu zuten 2015ean Napolesen, Italiako hegoalde sakonean.

Gianni Vessellak gitarra jo eta abesten du, eta Erica Toraldok bateria jo ez ezik, mikroan garrasi ere egiten du. Hasieran kontzertu ugari eskaini zituzten Italian beren kontura, eta Frantzian, non Dirtbomseko Jim Diamondekin topo egin zuten. Haien lehen diskoa grabatu zuen hark; egun horretan Reverend Beat-Man zegoen hiri berean, eta diskoa hartu eta bere diskoetxera eraman zituen.

Gitarra fuzz eta noiseko horma erraldoia da hau, ahots ergel eta minimalistak gehituta; ez da hau Dylanen estiloko poesia, gaizki hutsa eta egundoko dibertsioa baizik. Belarriak hausteko orroak eta ahots histerikoak, motozerra-sarraskiaren soinuen modura; bateriak speed eta janari energetikoa hartzen ditu seguruenera gosaltzeko. Predikari eta mojaz janzten dira eta jo dezaketen agertoki oro suntsitzen dute. Beroak daude, basatiak dira eta egur itzela ematen dute!!!

https://thedevilmusicgroup.bandcamp.com/

 

8 API

WHITNEY ROSE + WHAT A BAND

Amaia Antzokia -ARRASATE-
20:00
 7 euro   Sarrerak erosi

WHITNEY ROSE

Azken bi urteak sekulakoak izan dira Whitney Rose artista kanadarraren ibilbidean. Tarte horretan egindakoarekin, etorkizun oparoa aurreikusten zaio gazteari country eta americana estiloetan, hain justu, belaunaldi aldaketaren eta artista berrien premian zeudenean.

Bigarren diskoa, «Heart Breaker Of The Year», 2015ean argitaratu zuen eta horrek eman zion behin betiko bultzada nazioartean, generoko komunikabide espezializatuen –esaterako, Saving Country Music, No Depression edota Americana Music Shows– urteko onenen zerrendetan agertzea lortu baitzuen.

Austinera lekualdatu den 2017 honetan, «South Texas Suite» EPa argitaratu berri du; erromantizismo sarkorreko lana da, erronka pertsonala, Texas modu liluragarrian deskribatzen duena. Europan egiten ari den biraren barnean, gurean izango da, talde osoarekin, eta, berak dioenez, pop vintagearekin eta country tradizional berriarekin ondutako nahasketa berezia eskaintzera dator.

https://www.facebook.com/whitneyrosemusic/

 

WHAT A BAND

2015eko irailean sortutako musika-taldea. Kideak Aitor Aldanondo (Fiachras, Bizardunak, Brigada Criminal), Guille Sanz (Bostenbor, Belceblues), Fernando Laskurain (Mahaster River, Shut up Trio) eta Jesus Martinez (Fiachras) gara.

Bergaran (Gipuzkoa) kokatutako taldeak askotariko musika-estiloren eragina jasan du: Countrya, Rocka eta Popa, besteak beste. Hamar kantuz osatutako CD hau Beasaineko Pottoko estudioetan grabatu dugu, Fredi Pelaezen gidaritzapean.

Hamar kanta hauek, modu batera edo bestera, gure musika-ibilbidea islatzen dute. Mimoz grabatutako abestiak dira, oinarri erritmiko on baten laguntzaz. Gainera, gitarra, piano eta Hammond-aren moldaketa garrantzitsu batzuek apaindu dute lana, eta ahots zainduek borobildu.

https://www.facebook.com/What-a-Band-1008692985915908/