Descripción foto 1

 

2022an hautatutako proiektuak 

Beita websaila

Hamabost minutuko zortzi ataleko websaila da, eta sexu-eraso bat jasan duen lagun baten istorioa du ardatz. Ikuspegi gazte eta feminista batetik sortutako lana da, gazteek gazteentzat sortua.

Informazio gehiago

Auzo ekin

Pertsona-talde batek proiektu bati bere aisialdian eta eskuzabaltasunez ekiten dionean, erronka ugariri aurre egin behar die, eta gutxitan dago horretarako prestatuta.

Informazio gehiago

 

Safeplace

Gazteen osasun mentalaz sentsibilizatzeko eta gaiari ikusgarritasuna emateko, Tolosan topaketa bat egingo da. Horrekin, osasun mentalaren kontzeptuaren normalizazioa lortu nahi da.

Informazio gehiago

Kalea sessions

KALEAtik “Session” deritzon formatua, beste hainbat lekutan eraginkortasun handiz funtzionatu izan duena, Gipuzkoara ekarri nahi da antzeko arrakastaz.

Informazio gehiago

 

Balio dute

“Balio dute” kolektiboa Donostialdean euskarazko musika-taldeei babesa emateko sortu da, eta feminismoa eta euskalduntasuna ditu ardatz nagusiak.

Informazio gehiago
 

Eferbeszentziak

Arte elektronikoak eta queer estetikak uztartuko dituen topagunearen antolaketa: Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat adierazpen artistiko eta kultural elkarrekin hizketan jartzeko baliatuko da.

Informazio gehiago

 

2021ean hautatutako proiektuak 

512x180

Hurrengo geltokia

Film labur honek pertsona askok gaur egun bizi duten monotonia eta errutina islatzea du helburu. Identifikazioaren bitartez, ikuslea bere bizitzarekin pozik ote dagoen hausnartzera bultzatzen du.

Informazio gehiago

512x180

Impact day

Ondarearen inguruan kontzientziatzera eta aurkitutako gabeziei irtenbide bat ematera bideratutako ideia ekintzaileak garatu eta aukeratzeko ekitaldia da.

Informazio gehiago

 

512x180

Egia zeinuka

Proiektu honek Egia auzoa inklusiboago bilakatzeko helburua du, zeinu-hizkuntzaren dibulgazioan oinarritzen diren saioen bitartez gorren errealitatea eta hizkuntza ezagutzera emanez.

Informazio gehiago

512x180

(Topa)lekua

Herritarren parte-hartzea eta belaunaldien arteko harremana bultzatzen dituzten espazio publikoak garatzen laguntzeko elementu funtzionalak sortzea du helburu.

Informazio gehiago

 

512x180

Jolastoki

Jolastoki tradizionalen gabeziei buruzko hausnarketan oinarrituta, Landaberri ikastetxeko patioaren eraldaketa gauzatu nahi da.

Informazio gehiago
 
 

 

2020an hautatutako proiektuak

512x180

Aske

Antzerki sozial eta komunitarioaren bitartez Amara Berriko komunitate-garapena indartzeko helburua duen proiektua da. Donostian (Amara auzoan) egiten da: antzerki soziala garatzen duen talde bat dute eta ikasturte bukaeran saio berezia egingo da.

 

Informazio gehiago

512x180

Berrikasiz

Hezkuntza-arloan behar gehien duten haur eta nerabeei laguntza espezifiko eta pertsonalizatua eskaintzeko helburua duen proiektua da. On line egiten da: gehien behar duten haur eta nerabeei laguntza akademikoa ematen zaie online saio batzuen bitartez. Modu berean, sareetan hainbat erronka proposatzen dira.

Informazio gehiago

 

512x180

Gugan

Ikasleen arteko elkarbizitzan kontzientzia feminista bultzatzea helburua duen proiektua da, learning by doing metodologiaren bidez sentsibilizatuz eta iritzi kritikoa landuz. On line egiten da: ikasleekin berdintasunaren gaia lantzeko plataforma bat sortu da eta ikasle-taldeak dinamizatzen dira.

 

Informazio gehiago

512x180

Plazara

Ekoizle txikiak, batez ere emakumeak eta gazteak, identifikatu eta plazara ekarri , aitortza egin eta kontsumitzaileak hauengana hurbiltzea helburua duen proiektua da, zuzeneko harremana sustatuz. Donostian egiten da (Egia auzoan): emakume ekoizle eta ekoizle gazteak Egiako azokara gerturatzeko hainbat ekintza egiten dituzte.

Informazio gehiago

 

512x180

Zurlab

Altzarien errestaurazio-tailerretan oinarrituta, pertsonen eta komunitatearen garapena sustatu eta egoera zaurgarrian dauden gazteekin lan egitea helburua duen proiektua da. Donostian egiten da: errestaurazio-tailerrak egingo dira kalean bizi diren gazteekin.

 

Informazio gehiago

 

 

 


 

2019an hautatutako proiektuak

512x180

Pelusa

Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.

 

Informazio gehiago

512x180

Modahara

Gazte migratzailez eta bertako gazteez osatutako talde honek, kulturartekotasuna eta elkarren ezagutza sustatuko ditu jarduera kultural ezberdinak garatuz. Horretarako, elkarbizitzarako topaguneak eta elkartasun afariak antolatuko dituzte, batez ere, Donostia inguruan.

Informazio gehiago

 

2017an hautatutako proiektuak

512x180

DERLAN, MADE IN ZARAUTZ 

Zarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, bertan 1954. eta 1962. urteen artean ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan.

Informazio gehiago

512x180

BERTSOPILOTA

Euskal Herriko bi kirol eta kultur adierazpen bateratzen dituen ikuskizuna da: bertsoa eta pilota. Eskuzko binakako pilota partida da erdigunea, non bertsolari bakoitzak bikote baten botilero papera hartzen duen. 

Informazio gehiago