Back “BA edo munduen areko oreka” liburua aurkeztu dute Euskal Itsas Museoan

“BA edo munduen areko oreka” liburua aurkeztu dute Euskal Itsas Museoan

Eleberriak, XVI. mendearen hasieran, inkisidoreak iritsi ziren Aralar mendilerroan kokatzen gaitu, eta Araiz ibarreko 1595eko sorgin-prozesuko dokumentuetan ageri den 13 urteko gazte baten istorioa kontatzen digu.

“BA edo munduen areko oreka” liburua aurkeztu dute Euskal Itsas Museoan

Gorka Garmendia (testuak) eta Joseba Urretabizkaia (argazkiak eta diseinua) liburuaren egileek Xibarit Argitaletxeak editaturiko eleberri historiko hau aurkeztu dute prentsaurrekoan Euskal Itsas Museoan, Xabier Alberdi museoko zuzendariarekin batera. 

Egileen hitzetan, "BA kontakizun zoragarria da askatasunaren eta lurrarekiko eta bere jatorriarekiko errespetua, berez eta mugarik gabe sentitzeko beharraren defentsan, eta, batez ere, atzoko, gaurko eta biharko emakumeei egindako kantu bat da". Edizio zenbakitua da, eta, zuri-beltzean, 40 argazki baino gehiago biltzen ditu.

Obraren aurkezpena Museoaren areto nagusian izan da, "Juan de Alcega. Jostun unibertsala" erakusketaren esparruan. “Ba, edo munduen arteko oreka” Donostiako Hontza liburudendan salgai dago, 30 euroko salneurrian. 

Bihar, ostirala, ekainak 20, 19:00etan liburuaren aurkezpen publikoa izango da museoan bertan. Ekitaldi irekia, interesa duten pertsona guztiei zuzendua. Sarrera librea, lekua bete arte.