Atzealdea Miguel Artola Gallego azterketa historikoko beka deialdi berria

Miguel Artola Gallego azterketa historikoko beka deialdi berria

Gipuzkoako Lurralde Historikorako garrantzitsuak diren azterlan historikoak egiteko, Miguel Artola Gallego izeneko ikerketa beka. Ikasketen kronologiak adin garaikidea hartuko du. Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke.

​​​​​​Miguel Artola Gallegok bere bizitza osoa eman zuen egungo Espainia garaikidera ekarri gaituzten XIX. mendeko historia eta erregimen politikoak aztertzen eta ikertzen. Donostiarra jaiotzez, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Filosofiako eta Letretako doktorea izan zen, Espainiako Historiako katedraduna Salamancako unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Historiako akademikoa eta honoris causa doktorea Euskal Herriko eta Salamancako unibertsitateetan. Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzearen saria eta Historiako Sari Nazionala lortu zituen, eta hainbat lanen egilea ere izan zen.

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2022-10-06
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Gipuzkoako Lurralde Historikorako garrantzitsuak diren azterlan historikoak egiteko, «Miguel Artola Gallego» izeneko ikerketa beka.

Ikasketen kronologiak adin garaikidea hartuko du. Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke.        

Ez dira onartuko agiri iturrien argitalpenekin lotuta dauden proiektuak ez eta dokumentuen-katalogoak edo inbentarioak egiteko proiektuak.   

Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat.      

 

Laguntzen zenbatekoa

20.000 euro. Bekaren iraupena 2 urtekoa izango da.

 

Hartzaileak

Beka hau unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek lortu dezakete

 

Baldintzak

  • Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.

  • Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkuntza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lortze ko eskaera aurkezterakoan.

  • Beka hau eskuratzea bateraezina da ikerkuntza hori bera nahiz beste edozein ikerkuntza egiteko bestelako beka edo laguntzarekin, baita astean 15 orduz baino gehiagoko ordainpekoedozein lanarekin ere.

Informazio gehiago hemen.