Back José Ignacio Tellechea Idígoras beka, historia ikertzeko beka deialdia

José Ignacio Tellechea Idígoras beka, historia ikertzeko beka deialdia

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko ikerketa beka bat. Azterketa historiko horien kronologiak erdi arotik hasita aro garaikidera bitarteko aldia hartuko du, betiere azken aro garaikide hori kronologia-ikerketa zabalago baten parte bada.

José Ignacio Tellechea Idígoras beka, historia ikertzeko beka deialdia
  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2022-10-06
  • Kultura ondarea

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko  ikerketa beka bat.

Azterketa historiko horien kronologiak erdi arotik hasita aro garaikidera bitarteko aldia hartuko du, betiere azken aro garaikide hori kronologia-ikerketa zabalago baten parte bada.

Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke. 

Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat. Auzotasun betekizuna soilik taldearen zuzendariari galdatuko zaio, ez gainontzeko taldekideei.     

Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea.  Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.

 

Hartzaileak

Beka hau unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek lortu dezakete.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.    

 

Betebeharrak

  • Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.

  • Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkuntza gaietako skumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lortze ko eskaera aurkezterakoan.

  • Eskatzaileak 31 urte bete ez izana deialdiaren urteko abenduaren 31n baloratuko da.

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

  • Beka hau eskuratzea bateraezina da ikerkun tza hori bera nahiz beste edozein ikerkuntza egiteko bestelako beka edo laguntza rekin, baita astean 15 orduz baino gehiagoko ordainpekoedozein lanarekin ere.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Aurkezteko epea 2022ko urriaren  6ean amaituko da.

 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako formularioaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz.

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Okendo kalea 20, 20004 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia) aurkezteko.

Informazio guztia hemen