Back Ondarea loratuz, gozatu!

Ondarea loratuz, gozatu!

Udazkeneko loreek badute xarma berezia. Bisita gidatuen programaren bitartez, Gordailuak bat egiten du Ondarearen Europako Jardunaldien 2022ko proposamenarekin: Ondarea loratuz, gozatu!

Ondarea loratuz, gozatu!


 

https://gordailua.gipuzkoa.eus/eu/bisita-gidatuak

Irailaren 30ean izango da hil honetako azkena. Urrian, aldiz, bisitak hiru dira: hilabetearen azken ostiraleko ohikoa, urriaren 28an delako “Joan zen uda eta negua heldu da”. Baina badira beste bi, urriaren 7koa eta 21ekoa, gaurkotasun ikaragarrikoak: ondarearen iraunkortasuna eta energien erabilera neurritsua. Hartara, bisitariek gure geotermia-sistema eta eguzki-plakak ezagutu ahal izango dituzte, besteak beste.

Ohi bezala, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:15ean euskaraz. Izena emateko, 943 555 520 edo gordailua@gipuzkoa.eus

 

Iraunkortasunaren ezaugarrietako bat elkarlana eta baliabideen optimizazioa denez gero, aurten Errenteriako Jantziaren Zentroak, ondarearen jardunaldien harira betiere, Gordailua izango du hizpide. Izan ere, hemen gordetzen dira Zentroaren hainbat eta hainbat janzki, gure instalazioak haien kontserbazioa bermatzen duelakoan.

https://www.jantziarenzentroa.eus/