Back Arte plastikoen artikulazioa eta kulturarako aurreikuspen egokiak hizpidera, saio irekien kronikak

Arte plastikoen artikulazioa eta kulturarako aurreikuspen egokiak hizpidera, saio irekien kronikak

Urteko lehen saio irekietan bi gogoeta egin ditugu lurraldeko eragileekin: "Artista plastikoen artikulazioa Gipuzkoan: aukerak eta erronkak" eta "Nola egin aurreikuspen egokiak gure proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izan daitezen?". Kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte.

Arte plastikoen artikulazioa eta kulturarako aurreikuspen egokiak hizpidera, saio irekien kronikak

Urtarrileko azken egunean, negu gorrian-edo, saio irekia egin genuen, "Artista plastikoen artikulazioa Gipuzkoan: aukerak eta erronkak" lerroburupean. Urte pare bat pasa dira artista plastikoen artikulazioa saio ireki batean hizpide izan genuenetik. Bertan parte hartu zutenek hariari tiraka jarraitzea eskatu ziguten. Denbora tarte horretan gauza asko gertatu dira han eta hemen, tartean ekimen berriak sortu dira eta horren berri eman nahian beste saio ireki bat antolatu genuen, arte plastikoen egungo egoeraz mintzatzeko asmoz.

Konfinamendu garai bete-betean eratu zen “Artistak-etc” plataforma, eta garai berdintsuan ere abian jarri dira beste bi ekimen: Zapart Euskal artisten sarea eta Eskuahaldunak Euskal eskultoreen elkartea. Eragile horietako kideak saiora bildu ziren beren ekimen eta asmoen berri ematera. Hamabi bat eragile elkartu ginen K bulegoaren egoitza berrian, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan.

Kronika osoa argitaratu dugu, gogoetarekin jarraitzeko asmoz.


Bestalde, martxo hasieran, Besainera jo genuen. Arratsalde hartan, "Nola egin aurreikuspen egokiak gure proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izan daitezen?" galderak xaxatu zituen buruak. Gaiari sarrera emateko, K bulegoan maiz topatu izan ditugun zailtasunen eta lanketa interesgarrien zerrenda bat partekatu genuen. Honako hau izan zen saioaren mamia: nola egin aurreikuspenak jarduera sendoak lantzeko, kontuan hartuz gure garapen positiboa ere zaindu behar dugula.

Kronika osoa duzu irakurgai eta hemen saio borobiltzeko ondu genuen manifestua.