Back Baliabideak, deialdiak samurrago

Baliabideak, deialdiak samurrago

Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdietara aurkeztea buruan badarabilzu, hemen dituzu K bulegoak prestatu dituen zenbait laburpen bidea samurragoa izan dadin

Baliabideak, deialdiak samurrago

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak hainbat laguntza lerro ditu lurraldeko jarduera eta proiektuak diruz laguntzeko. Aurtengo Olatuak, Susperka, Oreka, Tokiko eta Mundura lerroen deialdiak zabalik dira dagoeneko.

K bulegoaren webguneko Baliabideak atalean laburpen taulak osatu ditugu, kolpe batean laguntza bakoitzaren nondik norakoak ulergarriago gerta dakizun.

Hori bai, eskaera osatu baino lehen komeni da oinarri orokorrak eta berariazkoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegora jo dezakezu.

Olatuak deialdiak kulturaren ikuspegitik Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzen dituzten proiektu puntualak laguntzen ditu.

Susperka laguntzak panorama artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egindako jarduera berritzaileetarako dira.

Oreka egitasmo egonkorrak dituzten kultur elkarteentzako da, kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak egin ditzaten, 2023-24 epealdian.

Tokiko 2023-24 epealdian kultur jarduerak egiteko deialdia da, udal eta udal entitateentzat zuzenduta.

Eskaerak aurkezteko epea (zuzenketa): martxoak 30 (osteguna)
 

Hemen dituzu dirulaguntzen oinarriak eta aurtengo deialdiak:
 
Oinarri orokorrak

Deialdiak eta eskaerak


Bestalde, beste bi laguntza ere zabalik daude: Next Generation programaren esparruan hiri-eremuetatik kanpokoa (martxoak 24) eta Mundura, proiektu artistikoak nazioartera eramateko (maiatzak 31).

K bulegoaren webguneko Albisteak atalean baliabide orokor gehiago eskuragai dituzu, baita saio ireki eta formazioetan landutako kronikak eta txostenak ere.