Back Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarearen irisgarritasuna eta inklusioa dituzte ardatz. 138 jarduera baino gehiago egingo dira Gipuzkoako 31 udalerritan

Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarearen irisgarritasuna eta inklusioa dituzte ardatz. 138 jarduera baino gehiago egingo dira Gipuzkoako 31 udalerritan

Programak irisgarritasuna errazteko neurriak eta ekitaldien formatu berriak aurkezten ditu, hala nola scape roomak, kontzertu inklusiboak, oztoporik gabeko ginkanak, ezohiko kalejirak eta ikuskizunak.

Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarearen irisgarritasuna eta inklusioa dituzte ardatz. 138 jarduera baino gehiago egingo dira Gipuzkoako 31 udalerritan

VI. edizioko ekitaldi guztiak kontsultagarri egongo dira, paperezko euskarriko katalogoan, Gipuzkoa Kulturaren webguneko online katalogoan eta PDF irisgarri batean.

Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioa aurkeztu dute gaur goizean: «Guztion Ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa». Aurkezpenean izan dira, aurtengo ekitaldien antolatzaileen ondoan, Mari Jose Telleria Kultura zuzendariaNaiara Larrakoetxea Euskal Gorrak elkarteko idazkari nagusia, Koxka Elkarteko Jexux Eizaguirre eta David Rosco Jorge, Urnietako gizarte sustapeneko eta garapen pertsonaleko zinegotzia.

«Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa» jardunaldietan ehun bat jarduera eta ekitaldi izango dira Gipuzkoako 31 udalerritan. 70 erakunde desberdin izan dira antolatzaile, tartean museoak, elkarteak, gizarte kolektiboak eta baita partikularrak ere.  Ondarea herritar guztiengana hurbiltzea xede duen programa irailean hasiko da eta azaroaren amaieran amaituko.

2021eko edizioaren jarduerek ondarearen irisgarritasunean eta inklusioan jartzen dute arreta, kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko helburuarekin, kontuan hartuta edizio honetan landu diren gakoek eta balioek jarraipena izango dutela eta etorkizunean gure ondarea zabaltzeko moduan integratuta geratuko direla. Ekitaldi gehienak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da.

Ekitaldien nondik norakoak eskuragarri daude Gipuzkoa Kultura webgunean (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/ondarearen-europako-jardunaldiak/aktibitate-katalogoa), eta baita kultur etxeetan eta museoetan eskuragarri dagoen jardueren paperezko katalogoan ere. Era berean, Euskadin egingo diren programa guztiak honako web orri honetan kontsultatu ahal izango dira: https://www.europako-ondarea.eus/

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien seigarren edizio honek gure ondarearen irisgarritasuna eta inklusioa erraztu nahi ditu, kulturaren irisgarritasun unibertsal baterantz aurrera egiteko. Programan, ondarea pertsona guztiei hurbiltzeko moduko kultura ekitaldiak sartzen dira: ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasun kognitiboa dutenak, desgaitasun fisikoa dutenak edo entzumen desgaitasuna dutenak. 

Era berean, herentzia kulturalari buruzko beste ikuspegi batzuk sartu dira, hala nola, generoaren ikuspegia eta hainbat hizkuntzatan hitz egiten duten beste kultura batzuetako pertsonen parte hartzea, eta pertsona nagusien presentzia handia izango da, jendeari belaunaldien arteko jardueretan gozatzeko aukera emango baitiete horiek.

2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietako ekitaldiek formatu askotarikoak eta berritzaileak biltzen dituzte, hala nola kontzertu inklusiboak, errealitate sozial desberdinetara hurbiltzen gaituzten ikuskizunak, hainbat hizkuntzatako poesia errezitaldiak, esperientzia sentsorialak, oztoporik gabeko ginkanak, scape room irisgarriak, kontzertu inklusiboak, ezohiko kalejirak eta inklusioari buruz hausnartzea bultzatuko duten erakusketak.

Irisgarritasun neurriak

Aurten, kultur ondarea oztopoak ezabatzeko tresna garrantzitsu bihurtu da.

Horregatik, Euskadiko hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin osatu da edizio honetako programa. Erakunde hauek hartu dute parte, besteak beste: Biltzen, Ijitoen Herriaren Euskal Kontseilua, Eapn Euskadi, Elkartean, Euskal Gorrak, EUSKOFEDERPEN, FEVAS Plena Inclusión Euskadi, Harresiak Apurtuz, Irakurketa Erraza - Lectura Fácil Euskadi, Nagusilan, ONCE eta Sareen Sarea.  Erakunde horietako askok jardunaldi hauetako programaren antolatzaile eta proposamen egile bihurtu dira. Horiez gain, Eugeni Alzibar youtuberra protagonista izango da «Guztion Ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa» edizioaren hedapenean, eta jarduera programari aberatsari buruzko bideoak egingo ditu.

Bestalde, oraingoan lehen aldiz, programa osatzen duten 138 ekitaldi baino gehiagori buruzko informazioak irisgarritasun neurriei buruzko argibideak jasotzen ditu (ukimenezko elementuak, brailea, zeinu hizkuntza, irakurketa erraza, azpitituluak, etab.).

Helburua da informazioa ahalik eta modu argienean ematea, gizarte talde jakin batzuei gure kultura ondareaz gozatzea eragozten dieten oztopoak ezabatzeko.

Ondarearen Europako Jardunaldien programaren ekoizpena izan da beste berritasun bat, PDF formatu irisgarri batean egin baita, ikusmen urria duten pertsonei eta itsuei programa irakurtzen laguntzeko. Dokumentu hori euskaraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, irailaren 20tik aurrera, Gipuzkoa Kulturaren web orrian.

Zeinu hizkuntza, ipuin irisgarriak eta kulturartekotasuna

2021eko edizio honetan ekitaldiak antolatu dituzten hiru lagunek haien ekimenen berri eman dute gaur goizean. Naiara Larrakoetxeak, Euskal Gorrak elkarteko idazkari nagusiak, Euskal Gorrak erakundeak urriaren 8an Donostiako Euskal Itsas Museoan izango den hitzaldiaren xehetasunak azaldu ditu. Euskaraz eta zeinu hizkuntzan eskaintzen den proposamen bat da, eta, bertan, gure hizkuntza ondarearen parte den hizkuntza horri buruzko bitxikeriak partekatzen dira.

Bestalde, Jexux Eizaguirre Koxka Elkarteko kideak iragarri du Hernaniko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteak aurten izan duela lehenengo aldiz jardunaldi hauetan parte hartzeko interesa, eta Xuhurraren ipuina jendaurrean kontatzea proposatu duela. Ekitaldi horrek irisgarritasuna oso modu zabalean barneratzen du; izan ere, Xuhurra ipuina hikaz aurkezten da, eta Shakespeare-ren obra bateko desgaitasuna duen pertsonaia baten egokitzapen moderno bat da. Kontakizunak desgaitasuna duten pertsonekin bizitako eszenak biltzen ditu, brailez inprimatuta dago eta ipuina entzun ahal izateko audio bat ere badu. Gainera, urriaren 5ean Hernanin jendaurrean aurkezten denean, zeinu hizkuntzan ere jarraitu ahal izango da ipuina.

David Rosco Jorge jaunak, Urnietako gizarte sustapeneko eta garapen pertsonaleko zinegotziak, urriaren 16an Egape ikastolaren aurrealdean egingo den kulturarteko topaketa nabarmendu du. «Kulturarteko Topaketa: gastronomia eta tradizioak partekatuz» Urnietako ondarearen kultura aniztasuna erakusteko espazio bat izango da.

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruz:

Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektu bat da; K6 Gestión Cultural enpresaren bulego teknikoak egin ditu koordinazio lanak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila arduratu da aholkularitzaz, Iñaki Arrieta irakaslearen bitartez. Halaber, seigarren edizio honetan, Aldundiko Kultura Departamentuak Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko ikasle talde baten parte hartzea izan du, programa hori gazteengana hurbiltzeko asmoz.  Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiak elkarlanean aritu dira Eusko Jaurlaritzarekin, jardunaldiek Euskadi osoan duten eragina indartzeko, ahaleginak optimizatzeko eta esperientziak trukatzeko.

ARGIBIDEAK

«Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa»

138 ekitaldi

Datak: Iraila, urria, azaroa.

Lekua: Gipuzkoako 31 udalerri:

Alkiza, Andoain, Arrasate-Mondragón, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia-San Sebastián, Eibar, Errenteria, Ezkio, Getaria, Hernani, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi,

Oiartzun, Oñati, Ordizia, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zerain,

Zestoa, Zumaia

Ekitaldi motakscape roomak, kontzertu inklusiboak, oztoporik gabeko ginkanak, ezohiko kalejirak, erakusketak, ikuskizunak, tailerrak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, erakusketa birtualak eta abar.

Prezioa: Gehienak doakoak. Kontsultatu jarduera bakoitza.

Norentzat: pertsona guztientzat, familientzat, haurrentzat, ikusmen desgaitasuna dutenentzat, desgaitasun kognitiboa dutenentzat, desgaitasun fisikoa dutenentzat edo entzumen desgaitasuna dutenentzat

Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/ondarearen-europako-jardunaldiak/aktibitate-katalogoa

Euskadiko jarduerei buruzko informazio gehiago:

https://www.europako-ondarea.eus/