Back Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan

Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan

Musikagintzaren bi alderditan jarri dugu arreta oraingoan: genero ikuspegian eta mugikortasunean. MIM elkartearen txostenak emakumeen egoera aztertzen du Espainiako testuinguruan, On the Move atariak, aldiz, mugikortasunerako gida mardula osatu du

Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan

K bulegoan etengabe dihardugu informazio interesgarria arakatzen. Azken hilabeteetan musika esparruko bi txostenetan jarri dugu arreta. Batetik, Espainiako musika industriaren argazki bat genero ikuspegitik azterketa. Bestetik, On the Move atariaren gida mardula (500 orrialdetik gorakoa), mugikortasun aukera anitz jasotzen dituena, kasu honetan, musikariei zuzenduta.

Generoaren azterketa musikaren industrian (MIM)
MIM elkarteak kaleratu du Generoaren gaineko II. azkterketa. 2022an egin da azterlana, YouGov nazioarteko enpresarenkin elkarlanean. Pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larriaren ondoren, emakumeek bizi duten egoera erakusten du, hiru urte geroago. 2006an sortu zen MIM elkartea, musika industriako profesional emakumeek bultzatuta, haien lana babestu eta ikusgaiago egiteko xedez. 

Mugikortasunerako funtsak musika esparruan (On the Move)
Musika esparruan mugikortasuna finantzatzeko gida hau Europan oinarritzen da, eta musika-artisten (autoreak, konpositoreak, musikariak, bandak, orkestrak) eta Europako herrialdeetatik edota herrialde horietara bidaiatzen duten musikako beste profesional batzuen nazioarteko mugikortasuna babesten duten erakundeen eta finantziazio-programen ikuspegi orokorra eskaintzen du.

Musika Bulegoa elkarteko webguneak On the Move atariaren gida honetaz gain, beste hainbat deialdiren berri ere ematen ditu.

Bestalde, mugikortasuna sustatzeko helburuz, Etxepare Euskal Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdiak zabaldu dituzte, musikan zein beste esparru batzuetan.

Irudia: Erik Mclean