Back Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko 2023ko deialdia

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko 2023ko deialdia

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko ikerketa beka bat da. Azterketak diziplina desberdinetatik abiatuta egin daitezke.

Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko 2023ko deialdia

2022ko uztailaren 26ko Diputatuen Kon tse iluko akordioaren bitartez, Ondare Historiko Artistiko eta Artxiboak Zerbitzuak kudeatzen dituen bekak emateko oinarri orokorrak eta berariazkoak onartu ziren. Oinarri horiek 2022ko abuztuaren 22 datako Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ziren. Beka horien artean Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras izeneko beka ematekoa jasotzen da.

Helburua

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko  ikerketa beka bat da.

Azterketa historiko horien kronologiak erdi arotik hasita aro garaikidera bitarteko aldia hartuko du, betiere azken aro garaikide hori kronologia-ikerketa zabalago baten parte bada.

Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke. 

Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat. Auzotasun betekizuna soilik taldearen zuzendariari galdatuko zaio, ez gainontzeko taldekideei.       

Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea.  Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko ekainaren 30ean bukatuko da.

Informazio guztia hemen.