Back Ikerketa historikoak egiteko Miguel Artola Gallego beka emateko 2023ko deialdia

Ikerketa historikoak egiteko Miguel Artola Gallego beka emateko 2023ko deialdia

Gipuzkoako Lurralde Historikorako garrantzitsuak diren azterlan historikoak egiteko, «Miguel Artola Gallego» izeneko ikerketa beka.

Ikerketa historikoak egiteko Miguel Artola Gallego beka emateko 2023ko deialdia

2022ko uztailaren 26ko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, Ondare Historiko Artistiko eta Artxiboak Zerbitzuak kudea tzen dituen bekak emateko oinarri orokorrak eta berariazkoak onartu ziren. Oinarri horiek 2022ko abuztuaren 22 datako Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ziren. Beka horien artean Ikerketa historikoak egi te ko Miguel Artola Gallego izeneko beka ematekoa jasotzen da. 3. oinarri orokorrak jasotzen du diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. Aipatutako dirulagun tza lerroa Diputatuen Kontseiluak onartutako 2020-2023 Dirulagun tzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago. Bidezko da, beraz, 2023ko deialdia egitea.

Helburua

Ikasketen kronologiak adin garaikidea hartuko du. Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke.        

Ez dira onartuko agiri iturrien argitalpenekin lotuta dauden proiektuak ez eta dokumentuen-katalogoak edo inbentarioak egiteko proiektuak.         

 Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko ekainaren 30ean bukatuko da.

Informazio guztia hemen.