Back K bulegoa, 5 urte Gipuzkoako kulturgileen bidelagun

K bulegoa, 5 urte Gipuzkoako kulturgileen bidelagun

K bulegoa kultur sektoreari laguntzeko eta aholkuak emateko zerbitzuak bost urte bete ditu. 5 urteak ospatzeko ekitaldia egingo da otsailaren 24an, Santa Teresa komentuan. Gonbidatuta zaude!

K bulegoa, 5 urte Gipuzkoako kulturgileen bidelagun

K bulegoak 5 urte bete ditu eta Gipuzkoako eragileekin ospatu nahi du urteurrena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2017an zabaldu zuen zerbitzua kultura sektoreko eragileei arreta eta aholkularitza emateko xedez. 5 urteotan lurraldeko hainbat eta hainbat kulturagileren bidelagun izan gara.

2017tik hona 1.300 kultur eragile artatu ditu K bulegoak. 2022an, esaterako, 365 pertsona baino gehiago hurbildu ziren K bulegora, eta horietatik 100 lehen aldiz. 350 kontsulta baino gehiago egin ziren eta 150 aholkularitza saio.

Bizitako momentuak zurekin gogoratu, eta, musikak lagunduta, ospakizunari tartea zabaldu nahi diogu. Otsailaren 24an da hitzordua. Santa Teresa komentuan elkartuko gara, K bulegoaren egoitza berrian.

Ekitaldiaren soinu banda Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzaileak eta Ines disko jartzaileak ekarriko dute; irudia, aldiz, Maite Rosendek sortu du.

Zatoz K bulegoarekin topa egitera!

Lekuak mugatuta direnez, etortzekoa bazara esteka honetan izena eman behar duzu. Izena eman ahala gordeko dira lekuak.

2023ko otsailaren 24, ostirala -  18:30etan
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia / San Sebastián

Nola iritsi