Back Kultura Eskola jardunaldiaren bideo laburpena

Kultura Eskola jardunaldiaren bideo laburpena

Kultura Eskola jardunaldiak hezkuntza eta kultura izan zituen hizpide. Besteak beste, jardunbide egokiak, arau-aldaketak eta programaren lehen edizioaren emaitzak jorratu ziren. Jasotako gogoeta, eztabaida eta ikuspegia bideoan daude ikusgai orain bertan piztutako hausnarketa zabal dadin

Kultura Eskola jardunaldiaren bideo laburpena

2022ko irailaren 13an, Kultura Eskola programaren gaineko jardunaldia egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría zentroan, Donostian. Ekitaldiari hasiera emateko honako hauek hartzu zuten hitza Harkaitz Millán Etxezarreta (Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua), Sebas Zurutuza Mujika (Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikizeko zuzendaria) eta Beronika Azpillaga Larrea (UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren Arloko zuzendaria).

Ondoren hiru mahai inguru antolatu ziren, hezkuntzaren eta kulturaren arteko hausnarketak eta jardunbideak jorratzeko asmoz: A letra STEAM ereduan, Kultura Eskola programa: ikastetxeetako praktika onak, eta Kanpora begira: hurbileko beste esperientzia batzuk.

A letra STEAM ereduan ( 16:50 )
Eneko Olasagasti Ezeiza. EAB - Euskal Aktoreen Batasuna (moderatzailea)

Joseba Ibarretxe Fernández de Larrinoa. Berritzegune Nagusiko euskara, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna esparruko koordinatzailea (Eusko Jaurlaritza)
Estitxu Aberasturi Apraiz. Hezkuntza Zientzietako doktorea, Plastika, Gorputz eta Musika Adierazpenaren Didaktika Saila (UPV/EHU)
Olaia Fontal. Arte Hezkuntzan katedraduna (Valladolideko Unibertsitatea)

Kultura Eskola programa: ikastetxeetako praktika onak ( 1:22:00 )
Leire de Miguel Martínez. Ikertze (moderatzailea)

Juan Carlos Pascual. Kurtzebarri Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria (Aretxabaleta)
Amaiur Alkain. San Luis de La Salle ikastetxeko irakaslea (Donostia)
Olga Iribar. Oriarte Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria (Lasarte-Oria)

Kanpora begira: hurbileko beste esperientzia batzuk ( 2:28:00 )
Gari Otamendi Arrieta. Gipuzkoako Dantzaguneko kidea (moderatzailea)

Maitane Hernández. Euskal Kultur Erakundeko teknikaria
Betisa Ojanguren San Millán. Eskola lurraldea (Huarte Arte Garaikideko Zentroa)
Ester Bonal Sarró. Xamfrà, Centre de Música i Escena zentroko zuzendaria (Fundació l'ARC Música, Barcelona)
 

 

Kultura Eskola Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da. Nerabeei zuzentzen zaizkien arte eta kultur ondarea ezagutzeko ekimenak biltzen ditu Kultura Eskola esparuak. Programaren helburu nagusia da, beraz, kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori kultur eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu nahi da.

Xehetasun gehiago