Back Ondareari Begira erakusketa Ormaiztegira iritsi da

Ondareari Begira erakusketa Ormaiztegira iritsi da

Erakusketa Zumalakarregi Museoan egongo da Ekainak 12 arte

Ondareari Begira erakusketa Ormaiztegira iritsi da

Ondareari begira erakusketa Ormaiztegiko Zumalakarregi Museora iritsi da, eta ekainaren 12ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa Ondarebiziaren argazki lehiaketaren emaitza da eta K6 Gestión Culturalek eta Cementos Rezola-HeidelbergCement Group-en jabetzakoa den, Museum Cemento Rezolak antolatu dute.

Erakusketa, argazki lehiaketaren zazpi urteetan zehar bildutako 600 argazki baino gehiagoren artean aukeraturiko 21 argazkik osatzen dute.

Erakusketa, zazpi urteetan zehar lehiaketan jasotako 600 argazki baino gehiagoren artetik aukeratutako 21 argazkiz osatuta dago. Bertan, lehiaketaren 7 edizioetan landu diren ondare motak ikus daitezke: ondare immateriala, meatzaritza, berrerabilitako ondarea, industria ondarea, Euskal Herriko kultura ondare naturala, industri ondarea, itsas ondarea eta utzitako ondarea. Horrela, Ondareari begira erakusketa kaleidoskopio bihurtu da, 7 urteetako argazkiei esker.

Inguratzen gaituena berrikustea
Erakusketa honen bidez, inguratzen gaituen ondarea ikuspegi askotatik berrikustera gonbidatzen dugu bisitaria. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.

Orain abandonatuta dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik barrena egindako ibilbidea da.

Erakusketaz gain, Zumalakarregi museoak hainbat tailer eta ekitaldi antolatu ditu, urteetan zehar Ondarearen Begiradak ekitaldiak hartu dituen gaiei dagozkienak. 

Programazioa

Adibidez, desagertutako ondarearen gaia lantzeko "Imajinatu bainuetxea" izeneko familia-tailerra asmatu da, apirilak 9ko 16:30etatik 18:30etara bitartean. Gainera, maiatzean meatze-ondarea izango da protagonista, maiatzaren 14an, larunbata, Bide berde eguna ospatuko baita. Erakusketak biltzen dituen ondareekin lotutako jarduera gehiago ere aurreikusita daude.

Erakusketaren ordutegia
Asteartetik larunbatera eta jaiegunak:
    goizez 10:00etatik 14:00etara
    arratsaldez 16:00etatik 19:00etara

Igandeak:
    10:00etatik 14:00etara

Sarrera doan