Gipuzkoako talentua baloratu eta bultzatzeko eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak “Katapulta Tour Gipuzkoa”-ren aldeko apustua berretsi dute.

Bederatzigarren edizio honetan, zuzeneko 4 emanaldi, prestakuntza-programa bat eta entsegu-espazioak izateko aukera eskaintzen ditu programak hautatutako proposamenei. Baita ere, sustapen-bideo bat, profesionalizatzeko bidean are gehiago laguntzeko helburuarekin.

Edizio honetan berrikuntza gisa, deialdian izena-eman duten proiektu guztiei komunikazio eta sustapen, eszenografia, ekoizpen, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan parte hartzeko aukera emango zaie doan.

Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren “Katapulta Tour Gipuzkoa” programak beste deialdi bat ireki du, Gipuzkoako lurraldean 2024an egingo den musika eta formatu txikiko arte eszenikoen proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko.

Hurrengo estekan kontsultatu ditzazkezue oinarriak eta izen-emateak egin ditzazkezue.