Webgune honetan Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko prentsa historiko digitalizatua kontsulta daiteke.

Webgunea bisitatu

Koldo Mitxelena Kulturuneko LIburutegiaren web orrian lIburutegian gordetzen diren fondoen katalogoa kontsulta daiteke; era berean, liburutegiarekiko hainbat gestio egin daiteke (maileguen berriztapena, erosketa eskaerak…).

Webgunea bisitatu

Erabiltzaile soilak, argazkilariak, erakunde publikoak zein mota guztietako taldeak iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehio izatea da ekimen honen helburua, XIX. mendean hartutakoetatik, XXI. mendetik egungo ingurune digitalera arte.

Webgunea bisitatu

Gordailuan kontserbatzen diren bildumak aplikazio informatiko baten bidez kudeatzen dira. Bertan, piezen deskribapenak, irudiak eta kokalekuari eta kontserbazioari buruzko datuk biltzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoaren zati bat on line kontsulta daiteke.

Webgunea bisitatu

Gipuzkoako artxibo ataria Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen kontsulta gunea da. Atarian, Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan (AHPG-GPAH) zaintzen diren dokumentu asko lokalizatu dezakezu, eta digitalizatuta izanez gero baita ikusi ere. Euskaraz eta gaztelaniaz lantzen dira deskribapenak.

Webgunea bisitatu

Gipuzkoako Foru Aldundiko Repositorio Digitala, non Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumen metadatuak agente kulturalen eskura jartzen ditugu.

Webgunea bisitatu

XIX. MENDEKO albuma Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

Webgunea bisitatu