Zeharkako izaera duten proiektuak garatzen dira, ondarea ikertu eta hedatzea; profesionalen prestakuntzan kolaboratzea; irizpide eta ezagutzak partekatzea; Lurraldeko beste eragile batzuekin kolaboratzea horien eskura bitarteko eta baliabideak ipiniz; Lurraldeko eta hartatik kanpoko eragileen ekimenak dinamizatzea; eta, finean, ezagutza sortu eta ahal dugun heinean hura eguneratuta mantentzen laguntzea dutenak xede. Halaber, Zerbitzu horretatik proiektu enblematiko izenekoak bultzatzen dira, beren konplexutasun, tamaina edo espezifikotasuna dela medio tratamendu berezia dutenak, gure ustez herritarrek ezagutu beharrekoak eta gainerako etorkizuneko esku-hartzeetarako erreferentzia gisa lagungarri izan daitezkeenak.

Ondarea orain: kultura ondarearen inguruko azken berritasunak arkeologian eta arkitekturan.

Proiektua ikusi

Zerbitzuaren esparru honek EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin kolaboratzen du duela urte askoz geroztik, hainbat ikastaro antolatuz, hala eraikitako ondarearen eremuan nola arkeologiaren eremuan.

Proiektua ikusi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira.

Proiektua ikusi

Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez.

Proiektua ikusi

San Bartolome elizako tenplua XVI. mendekoa da zatirik handienean. Hiru nabez osatua dago, erdi puntuko arkuteriaz eta abside poligonalarekin.

Proiektua ikusi

Albizturreko udal barrutian kokatutako erdi aroko gaztelu harkaitzezko horretan indusketa arkeologikoko kanpaina ugari burutu ziren 1992-1997 bitartean, Bartzelonako Unibertsitateko Iñaki Padillaren zuzendaritzapean.

Proiektua ikusi

2018ko uztailaren 5ean Deba eta Mutriku arteko zubia kolapsatu egin zen. Erdiko zubi-bularra asentatu egin zen, erdiko bi gangak kaltetuz, eta desplazamenduak, tortsioak, harlanduaren galerak eta arrakalak sortu ziren.

Proiektua ikusi

Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala

Proiektua ikusi