Raitx

Soinu sintetiko eta naturalak

Herria
Donostia
Facebook
rraitx

[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Rakel beti izan zen soinujole, baina gitarra hartu zuen idazten zuenari modu erraz batean laguntzeko beharragatik. Beraz, 2017ko martxoan, Raitx-ek bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin. Hasteko, lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en konfiantza pean eman zuen. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta bere musika-maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin handiagotu ditu. Proiektu hau hurrengo maila batera eraman nahi dute eta talde txiki bat sortu bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin. Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan. Raitx-en taldekide dira; Esti Beraza (sintetizadorea eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria eta perkusio elektronikoa).