Atzealdea Sara Zozaya

Sara Zozaya

Musika intimista

Herria
Donostia
Instagram
sara.zozaya

[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Sara Zozaya Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio.
Lehenengo EP laburra 2018ko abenduan atera eta iada Mondo Sonorok urteko demo onenen 7.postuan sailkatu du, ‘Ill’, diska labur intimista eta progresiboa. 
Orain dela gutxi, Hiriko Soinuak txapelketan irabazle izan da eta Bartzelonako “Los Aperitivos de Primavera Sound” kontzertuetan jo du. Gaur egun, kontzertu ugari egiten dabil bere EPko abestiak aurkezten, eta aldi berean, urte amaieran argitaratuko den diska berriaren abestiak konposatzen ari da.