Back Ghau

Ghau

Proiektu multidiziplinarra

Herria
Donostia

[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

2018an sortutako proiektua da GHAU. Musikagintzan ibilbide luzea dugun pertsona sorta bat gara, artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa bat burutu nahi duena. Musika oinarri eta helburu, baina sormenak beste mila espresio izan ditzakeela sinetsita, ahal de neurrian, itzaletik-edo lan egin nahi dugu, ahal den anonimotasun handienetik. Zergatik? Sormena lehenetsi eta esan nahi dugunaren indarra azpimarratzeko. Horretarako, musika izango da tresna nagusia, baina baita honen inguruan sortutako beste espresio bideak ere, izan diseinu, argazkigintza, bideogintza, poesia, ilustrazioa, etab… GHAU ez da ohiko musika talde bat, eta berezitasun hori defendatu nahi dugu.