Back Marie Rivière

 

Marie Rivière

Actress

Montreuil, Seine-Saint-Denis (1956). Aktore eta zinemagile frantsesa. Éric Rohmerren musarik ezagunenetako bat da, eta askotan aritu da harekin lanean, bai zineman, bai telebistan. François Ozon, Alain Resnais eta Valeria Bruni Tedeschiren agindupean ere aritu da, besteak beste. 1988an Un amour aux assises autobiografia-liburua idatzi zuen. Le Rayon vert (Éric Rohmer, 1984) filmeko protagonista-lanari esker, emakumezko aktore onenaren Pasinetti saria eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian.

Colabora

Realización

Joxean Fernández

Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010eko abenduaz geroztik, eta 2011ko urtarriletik, berriz, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian, eta Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian dago espezializatuta. Zaragozako Unibertsitatean eta Nanteseko Unibertsitatean Doktore da, Zinema eta Guda Zibila Euskadin (1936-2006) izenpeko doktore-tesiarengatik.

Portlet is temporarily unavailable.