Ondarea Orain

Ondarea orain: kultura ondarearen inguruko azken berritasunak arkeologian eta arkitekturan.

Ondare Historiko eta artistikoko esparruak 2017ko maiatzean munduan ondare horien inguruan eman diren berritasunen hedapenerako ziklo bat ipini zuen martxan. Aurkikuntzek, lan-metodologia berriek, interpretazio berriek, Lurraldeko eta lurraldez kanpoko proiektu enblematikoek beren lekua dute ziklo honetan, non edukiak hitzaldi, film edota tailer modura aurkezten baitira.

 
 
2018
2018
2018
2018
2018
2018
2018
2018
2018
2018
2017
2017
2017
2017
Patrimonio
2017
2017
2017
2018

Ondarea Orain programaren edizio honetan garrantzitsuenen hautaketa bat aurkeztu zen; jakitearen abenturak aurrera jarraitzen du. Erdi Aroko musika-tresnak ezagutzeko eta zein soinu ateratzen zuten entzuteko, kultura paisaiari buruzko ikerketekin gai horretan eguneratzeko, Erresuma Batura arte bidaiatzeko eta Brontzezko Aroko aztarnategi paregabe baten indusketa bisitatzeko, Itsason berrezarri berri den erretaula batera hurbiltzeko eta baserrien mundu liluragarrira itzuli eta iraganean iragarritakoa soberan bete dela egiaztatzeko aukera izan zen.

Programa ikusi
  Maiatzak 2
Enrique Galdeano

Musika-ikonografia:Ikonografia musikala. Ondare ezagutzeko tresna

 
  Maiatzak 7
Sarah Jobling

Filma. Brontzezko Aroko Pompeya Britaniarra. Aurkezlea: German Delives.

  Maiatzak 8
Carmen Caro Jaureguialzo

Zeri buruz ari gara kultura paisaiari buruz hitz egiten dugunean? (konferentzia)

 
  Maiatzak 15
Pedro Echeverría Goní/ María Dolores Sanz Gómez de Segura

Itsasoko San Bartolome elizako erretaula (konferentzia)

  Maiatzak 22
Josué Susperregi/ Ibon Tellería

Baserrien jatorri historikoetan gero eta atzerago (konferentzia)

2017

Lehendabiziko edizio honetan, neandertalen garaian eboluzioari buruz proposatutako azken teoriak eta Paleolitikoko labar-artearen azken interpretazioak ezagutarazi ziren.

Era berean arkitektura garaikidea berrikusi zen «ondareari dagokionez» eta, esate baterako, Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioartean erreferente nola bilakatzen ari den egiaztatuz.

«Gure iraganetik ikasbide asko atera ditzakegu gure iragana ulertu eta gure etorkizuna pentsatzeko lagungarri zaizkigunak. Ondarea eta haren aberastasuna ezagutzea bermea da haren kontserbazioa erdiesteko eta gizarte baten sentsibilitatearen eta heldutasunaren ageriko seinale», nabarmendu zen.

Programa ikusi
  Maiatzak 15
Ivan Blasi

Arkitektura garaikidea. Kontraesana?

  Maiatzak 16
 

Egurrezko arkitektura Gipuzkoan. Sorpresak Eta Sorpresa (On) Gehiago

 
  Maiatzak 17
Crépuscule Néandertalien

Dokumentala. Neandertal ilunabarra

 
  Maiatzak 18
Quand Homo Sapiens Faisait Son Cinéma

Dokumentala.Homo Sapiens-ak zinema egiten zuenean