Arantza Busto, NOR Ikerketa Pribatuak enpresaren fundatzailea

NOR Ikerketa Pribatuak Donostian kokatutako eta Arantza Bustok zuzenduriko detektibe nulego bat da. Arlo ezberdinetan eskeintzen ditu zerbitzuak, bai eremu pribatu bai eta enpresaritzan. Oso jarduera interesgarria bai eta ezezaguna gutako gehienontzat, eta Arantxaren bitartez zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango duguna.

-ren irudia
 Arantza Busto, NOR Ikerketa Pribatuak enpresaren fundatzailea

Zein da laburbilduz zure negozioa?

Ikerketa pribatua helburu duen Detektibe Bulego bat da. Ikerketa pribatu hau ildo pribatukoa (semeen jarrera, desleialtasunak, etxe-langileei behaketak, pertsonan identifikazioa, e.a) edo ildo profesionalekoak (laneko bajak, lehiakortasun desleiala, intrusismoa, laburretak, e.a) izan daitzeke.

Zerk bultzatu zintuen ekintzailetzara?

Gogoko nuen eta burutzeko bereziki prestatu nintzen zerbaitetan lan egiteko ilusioa. Horri gehitzen zitzaion era independiente batez lan egiteko beharra amatasuna ondoren ohiko lan merkatuan sartzeko zailtasunak medio.

Zure lan esperientziatik ekintzaile izaten lagundu dizuten zein ikasketa atera dituzu?

Proiektuak ondo aztertu behar direla, beti ikuspegi errealista batetik.  Bezeroarekiko arreta fina, bakoitzak bere tratu pertsonalizatua eskatzen bait du. Kudeaketan antolakuntza ezin hobea, negozioa kontrolatzen ahaltzen duena eta aldi berean haz arazten duena.

Zeintzuk dira norberarentzat lan egiteko alde eta kontrako puntuak?

Zure denboraren antolaketa, erabakiak hartzeko gaitasuna, enpresa aurrera ateratzeko arrotasuna aldeko ikuspegian egongo lirateke, Bakardade, gehiago izanda urrutiago iritsiko zinela eta helburu gehiago lortuko zenituenaren usteak berriz kontrako puntu.

Ekintzaile izateko zailtasun handiagoak izan dituzu emakume izateagatik?

Ekintzaile izateko unean ez, ez ditut zailtasun handiagoak izan.

Emakume izanak  ekintzaile izaterakoan ez dizkizula zailtasun gehiago suposatu esaten  dezu, baina nola izan da ikerketa pribatu munduan sartzea, emakume gutxi duen sektorea kanpotik begira behibtzat?

Lanbide kideen onarpena oso ona izan da, zenbait lanetan emakume izanagatik ez naiz nabarmentzen eta errazagoa da inguratzea informazio bila. Bezeroekiko, eta konfidantza ezinbestekoa denez gauzak ondo ateratzeko, emnakume izateak erraztu egiten du ere. Gizon batengana baino  hurbiltze aukera handiagoa dutela uste dute.

Bizitza pertsonala eta lananren arteko orekarik lortzen al dezu?

Denbora antolatzen saiatuz eta lehentasuna emanez momento bakoitzean garrantzitsua denari. Niretzat familia bizitza eta lan bizitza ia bat dira, osagarri dira euren artean.

Zein da zure ahoulkua enpresa sortzeko asmotan dabilenarentzat?

 Merkatuak izan dezakeen erantzuna aztertu, beharrekin errealista izan eta ilusio baten betetzko lan asko egiteko prest egon

Ba al duzu we orririk odo sare profilarik zure proiektua sakonago ezagutu ahal izateko?

Gure web orria www.investigacionesnor.com, da, bertan zerbitzuak aurkeztu, berriak zabaldu, lege esparruari buruz informazioa eskeintzen dugu, e.a. Erabateko Web orria da, oso didaktiko, zer egiten dugun, zertarako erabili dezaketen, zein arlotan erakusten duena, honela aldez aurretikako epaiketak baztertuz.