Emekin zara?

Negozio ideia bat baldin baduzu, eta zure proiektuak baldintza orokor hauek betetzen baditu:

  • Egoitza fiskala Gipuzkoan.
  • Enplegurako Tokiko Ekimenen kontsiderazioa.
  • 10 pertsona baino gutxiagoko lantaldea.
  • Talde mistoen kasuan, emakumeek bultzatuta egotea, horiek izanik akziodunen artean gehiengoa, eta proiektuaren kudeatzaileak izanik.

Programaren onuradun diren emakumeak hautatzeko aldez aurretik elkarrizketa bat egiten da. Bertan pertsonak onartzeko balioesten diren irizpideak hauek dira:

  • Bultzatu nahi duenari buruzko ideia argi bat izatea.
  • Ekintzailetzako prozesu antolatu eta kualifikatu bat jarraitu nahi izatea.
  • Beste ekintzailetza programa batean parte ez hartzea.
  • Gipuzkoako lurraldean ekin nahi izatea.
  • Bere negozio planean eta bere jardunetan genero ikuspegiaren irizpidea errespetatzea.
  • Talde mistoaren kasuan, akziodunen gehiengoa emakumeak izatea eta kudeaketa taldeko emakumeen eskuetan izatea.