Emekin jarduera abiapuntua

G-2020 gogoeta prozesu estrategikoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoa berritzailea” xedearen alde egin zuen. Apustu hori “GFAren Kudeaketa Planean (2007-2011)” jardute-ardatz ezberdinetan gauzatu zen, horien artean “Gipuzkoa lehiakorra” nabarmentzen da, lehiakortasunik gabe ongizate iraunkorrik ez dagoela, eta alderantziz, ulertuta.

Gure lurraldeko enpresa eta ekoizpen ehunaren lehiakortasuna bultzatzeko premia irudikatzen duen zutabe bat, berrikuntzara begiratuz, ikaskuntza eta ekintzailetzaren sustapena da, eta baita ezagutzaren garapena ere. Finean, enpresen eta Lurraldearen premiekin bat datozen politika eta proiektuak egokitu eta bultzatzea.

Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak asmoa da Gipuzkoa Gizarte Ekintzaile eta Emozionalki Adimentsu baterantz eraldatzeko zereginean buru izatea, ikaskuntza eta ekintzailetzarako mesedegarriak diren inguruneak bultzatuz eta kudeatuz, heziketa, familia, gizarte, komunitate eta enpresa esparruetan. Horrek helburu hauek erdiestea dakar, besteak beste:

  • Ikaskuntza bultzatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldunditik bertatik ekiteko eta ekintzailetzari eusteko ahalmenaren balioa, udalerrien arteko harremanak eta garapen endogenorako horien ahalmena, Unibertsitatea nahiz enpresa estamentu ezberdinak bultzatu eta horien inguruan sentsibilizazioa hedatzea.
  • Dagoen enpresa ezagutza bereizgarria transferitu eta hedatzea.
  • Ekintzailetza babestu eta balioztatzea balio kate osoan (ingurune hezigarri-akademikoak, familia ingurunea, gizartea eta komunitatea, eta enpresa ingurunea), sistemako gainerako eragileekin lankidetzan, emakume ekintzailea bultzatzea berariaz eta modu bereizian azpimarratuz.

Horri dagokionez, EMEKIN-Emakume Ekintzailea ekimena (% 50ean Europako Gizarte Funtsa finantzatutako proiektua), ezagutzaren gizarte berri bat eraikitzeko konpromisoarekin artikulatzen da, edo une hauetan EAEn 2. Eraldaketa Handia delakoaren bidez gauzatzen denarekin, non ekoizpen anitzeko ekonomia bat ezin den ekoizpen faktore tradizionaletan oinarrituta egon. Aitzitik, ezagutza da ekonomia berrian funtsezko lehiakortasun faktorea eta, horren ondorioz, pertsonak, ezagutzaren sortzaile eta erabiltzaile izaki, dira eraldaketaren protagonista gakoak.

Pertsona konformistaren errealismotik baino pertsona inkonformistaren eta ekintzailearen irudimenetik gertuago dauden jarrera eta balioak dituzten pertsonak. Beste balio batzuen artean, bere burua gainditzeko irrika, pluraltasunerako ikuspegia, sormena, aldaketaren eta aniztasunaren onarpena, tolerantzia, arriskuak hartzeko prestutasuna, jakinmina nahiz ikasteko grina dituzten pertsonak.

Beste hitz batzuetan esanda, pertsona osoak garatzeko konpromiso hartu nahi dugu gizarte oso batean. Hau da, pertsona guztiek beren ekarpena egin dezaketen gizarte batean. Haatik, gauzatu eta garatutako aurrerapen guztiak hor egon arren, oraindik ez gaude emakume eta gizonen artean aukera berdintasuna bermatzen duen gizarte batean. Eta hori ekintzailetzaren esparruan ere islatzen da (rolak, familia bizitza eta bizitza profesionala uztartzea, aitorpen maila ezberdinak, soldata aldetiko trataera, zuzendaritzako postuetan duten ordezkaritza, erantzukizuna, finantzaketarako sarbidea, etab.).

Horrek ekintza positiboak bultzatzea eskatzen du. Eta, EMEKIN-Emakume Ekintzailearen nahia da emakumeek protagonismo espezifiko bat izan dezatela eta, zehatzago, ekiteari dagokionez: Maila pertsonalean, lan/profesional arloan eta enpresa alorrean.

Ezagutzaren gizartean norberaren errealizazio osoa, biztanleria aktiboa, gizarte-kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko beharrezko konpetentzia nagusiak gara ditzaketen emakumeez ari gara. Etengabeko ikaskuntzarako konpetentzia nagusi horiek testuinguru zehatz batera egokitutako ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzo bat osatzen dute. Eta beharrezkoak dira bai pertsonen errealizaziorako eta gizarte-integraziorako bai biztanleria aktiborako eta enplegurako.

“Ekimenaren zentzua” garatuko duten emakumeak: ideiak ekintza bilakatzeko trebetasuna. Sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin zerikusia duen konpetentzia bat, eta baita helburuak erdiesteko proiektuak planifikatu eta kudeatzeko trebetasunarekin ere. Konpetentzia horretan oinarritzen dira pertsona guztiak, ez soilik egunerokotasunean, etxean edo gizartean, baizik eta baita lanlekuan ere, beren lana zein testuingurutan garatzen duten eta abaguneak aprobetxatzeko gai direla jabetzen direnean, eta pertsonek behar dituzten (hala jarduera sozial batean nola ekonomikoan) beste gaitasun eta ezagutza espezifiko batzuetarako zutabea da.

EMEKIN-Emakume Ekintzailea, nazioarteko txostenetako, besteak beste, GEM/REM (ekintzailetzari buruzko txostenak) eta Europar Batasunaren beraren (FEDER eta FSE) txostenetako, gomendioei jarraiki, osoko akonpainamendu pertsonalizatuaren formularekin, esperimentazioarekin eta babesle publiko zein pribatuekin (ASPEGI eta EUSKADIKO KUTXA), ikaskuntza bultzatzeko politiketan erreferentziazko elementu bilakatu nahi duen ekimena da.