Ezagutu, orientatu eta baloratu

Emakume ekintzaileei ASPEGI elkartearen bulegoetan egiten zaie harrera elkarrizketa pertsonal baten bidez, eta beren negozio ideietan funtsezkoak diren elementuekin lotutako orientazioa ematen zaie. Proiektua balioesten da eta Emekin Programara gaineratu ala ez erabakitzen da.

Emakumea programaren onuradun modura aitortzen bada eta enpresa ideian laguntza ematea erabakitzen baldin bada, ekintzailea bideratuko da Ekonomia Sustapen eta Landa Ingurunea Sailak ekimen honetarako berariaz homologatutako edozein erakundera, beren Enpresa Proiektuaren garapena has dezan.

Halaber, Ekintzailetzarako Balioen esperientzia tailerrean parte hartzeko deialdia luzatuko zaio, non:

  • Esperientziak partekatuko dituen EMEKIN Programaren barnean ekiten ari diren beste emakume batzuekin.
  • Eskarmentu handiko ekintzaile baten esperientzia ezagutu eta galderak egiteko aukera izango du.
  • Ekintzailetza prozesu baten zailtasunak aurreikusi eta gainditzea ahalbidetuko dioten tresna dinamikoak landuko dituen.