Enpresa proiektua

Erakunde homologatuak, ekintzaileen bidelagun bihurtuta, dira, haiekin batera, erabakia ezagutza eta segurtasun gehiagorekin hartzeko behar beste argudio izateko negozio ikuspuntu bat, bideragarritasun plan bat eta finantzaketa plan bat gaineratuko duen Enpresa Proiektu bat garatuko dutenak.

Enpresa Proiektuaren garapenak negozio ideia lantzea dakar berekin:

  • Negozio Ereduaren Ikuspegitik: Nori zuzenduko natzaio? Zer eskainiko diot? Nola egingo dut? Nor izan daitezkeen nire harpidedunak? Kolaboratzaileak? Zein bitarteko beharko ditut?
  • Antolamenduaren Ikuspuntutik: Irudi juridikoa? Fiskaltasuna? Lan inguruneak? Izapideak? etab.

Finean, gogoeta sakona egiten laguntzea da kontua, laguntza kualifikatuarekin, abian jarri asmo den proiektua, abiapuntua eta balizko bilakaera argitasunez marraztea ahalbidetuko duena.

Aldi berean edota osagarri gisa, enpresa planaren garapenarekin konprometitutako emakume ekintzaileek aukera izango dute prestakuntza ekintzetan eta enpresa trebetasunak hartzeko ekintzetan parte hartzeko.

Fase honen garapenerako aholkularitza homologatu sare bat du EMEKINek.