KMKk nortasuna dauka, eta nortasun hori mantendu eta indartu egin behar da, KMK gehiago eginez.

Horregatik, berritu egin behar da, eraikinaren nortasuna errespetatuz baina egin beharreko konponketak eginez, eta teknologia berrien ildotik datozkigun hobekuntzak txertatuz.

Toki + erabiltzailearentzat

  • Berrikuntzarekin KMK hazi egingo da, erabiltzaileentzako gune berriak irabaziz.
  • 1.000 m2 horiek bulego eta patioetatik hartuko dira, erabilera eta zerbitzuak hobetzeko eta KMK irisgarriago eta jendearentzat irekiago bat egiteko.

Liburutegi +

  • Liburutegi berria zentroaren eta proiektuaren erdigunea da.
  • Irakurtzeko gela handi bat sortuko da.
  • Dokumentu-funtserako eremua zabalduko da.
  • Liburuak protagonista izango dira: 200.000 liburukiko funts bat.
  • Hemerotekako eta infotekako postu gehiago.

Arte eta jarduera +

  • Erakusketa-gelak protagonismo handiagoa izango du sarreran, eta espazioak diafanoagoak izango dira, kalitate handiagokoak.
  • Jarduera-aretoa (Areto Nagusia); teknologia berriak txertatu eta instalazioak hobetuko dira, zinemako eta ikus-entzunezkoetako emanaldietarako.
  • Ganbara; sarbide eta hornidurak hobetuko dira, haien erabilera eta jarduerak zabaltzeko.

Zerbitzu +

  • Irakurle txikientzako gunea.
  • Gazteak kulturan murgiltzeko zerbitzuak.
  • Familientzako gunea.
  • KMK berria egunero irekiko da, astelehenetik igandera.
  • Irekitzeko ordutegiak zabaldu egingo dira, egunero.

Guztion artean

 

Focus groups

Sakoneko elkarrizketak KMKren erabiltzaileei eta erabiltzaile ez direnei; 8 pertsonako lau talde (2018ko martxoa/apirila).

 

Inkesta

KMKren erabiltzaileei eta erabiltzaile ez direnei. Gipuzkoa osoko 1.800 pertsonari egin zaie: emaitzak elaborazio-fasean daude.

 

Biharko liburutegi guztiak

Erakusketa (2019ko otsaila). Proposamen eta iradokizunak.

 

Iradokizunak bilduko dira

Informazio-paneletan. Parte hartu!

Obren garaian ere zabalik

Oñatiko artxibo

Unibertsitate Hiribidea, 8. 20560 – OÑATI
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
  • Ikertzaileentzako zerbitzuak
  • On line sartzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak
  • Funtsak tratatzeko eremua

Santa Teresa

Gaztelubide Kalea, 3. 20003 - DONOSTIA
  • Irakurtzeko gela klaustroaren eremuan, 60 pertsonarentzat
  • Infoteka: kontsulta eta lana on line (10 postu)
  • Ikertzaileentzako gela: erreferentziazko funtsen kontsulta
  • Jardueretarako aretoa: Kontzejuko Gelak 70 pertsonarentzako edukiera izango du

Komikigune

Reyes Catolicos Kalea, 16. 20006 - DONOSTIA
komikigunea@gipuzkoa.eus
  • Liburutegia eta mailegua; sarbide libreko funtsen % 50ean (60.000 liburu) berehala sartzeko aukera; gainerakoan, gehienez 24 orduko epean.
  • Hemeroteka; 15 plazako gela bat prentsa eta aldizkariak irakurtzeko.
  • Nobedadeen erakusketa eta on line kontsulta

Artzain Onaren parrokia

Buen Pastor Plaza, 12. 20005 - DONOSTIA
943 46 44 51
  • Hemeroteka; zerbitzua indartuko da bi gela gehiago jarriz (40 plaza) goizeko ordutegian (8:30etik 13:30era)

Azken albisteak