Autolikidazio proposamena

Aurtengo kanpainan hamazazpigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 249.122 proposamen bidali ziren eta haietatik 213.680 proposamen onartu ziren, bidalitakoen %85,8.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditugu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori igorpenaren egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, 2019ko apirilaren 8tik uztailaren 1era.

Deklarazioa zuzena bada eta onartu egin nahi baduzu, bi modutan egin dezakezu:

  • Telefonoz, 943 113 000 zenbakira deituz apirilaren 8tik aurrera: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den kodea eskatuko dizkizute.
  • Webgune honetako ”autolikidazio proposamenak“ aukerak honakoa ahalbidetuko dizu:
    • Proposamena bidali dizugun jakitea: IFZ sartuz.
    • Proposamena ikustea bidali bazaizu: azken ekitaldietariko baten kuotaren zenbatekoa sartuz
    • Proposamena onartzea: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den gakoa sartuz.

Autolikidazio proposamena ez bada onartzen zuzena ez delako (errenta batzuk ez dira sartu edota aitorpenean bildu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea dago) edo beste edozein arrazoirengatik, aitorpena egiteko erabil daitekeen beste modalitateren batera jo beharko da.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2019ko  uztailaren 2an kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2019ko uztailaren 2an.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2019ko azaroaren 11n.

Ordaintzeko beste bi modalitate daude, ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko edo ez: 

  • Zatikatzen ez bada, 2019ko uztailaren 2ra arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude :
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2019ko uztailaren 2ra arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2019ko azaroaren 11ra arte.

Ordainketa gutuna erabiltzen bada, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa gutuna  lortzen da ZergaBidea plataforman, edo  departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada ordainketa egiteko ZergaBidea plataforma erabili behar da.

Informazio gehiago

Autolikidazio proposamenaren adibideak:

Iaz bai baina aurten proposamenik jasoko ez dutenei bidalitako komunikazioa: