Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Lurralde Antolaketa

Pasaiako Badia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Kudeaketako Plan Estrategikoan, egungo foru gobernuak zenbait proiektu estrategiko planteatzen ditu, Gipuzkoako herritarren aurrean lehentasunezko jarduera gisa aurkeztu nahi dituenak, zeintzuengatik legealdi honen amaieran ebaluatua izatea nahi baitu.

Legealdi honetako proiektu estrategiko horien artean dago, hain zuzen, Pasaiako Badiaren Biziberritzea.

Legealdi honetan, foru gobernua biziberritze integralerako programa bat garatzen ari da, epe labur eta ertainean jarduera ekonomikoa sustatzeko, narriatutako hiri espazioak eta ekipamenduak zaharberritzeko eta berreskuratzeko, eta Pasaia ekonomiaren, hirigintzaren, gizartearen eta kulturalen aldetik biziberritzeko helburu globalaren barruan eta Pasaialdeko herritarren premiei erantzunez, lurraldearen garapenari eta biztanleen ongizateari laguntzeko xedez.

Esteka interesgarriak

Azken Albisteak