Gipuzkoako museo guztiak

Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko Meatze Gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Arditurri bidea, 3 Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun
Webgunea bisitatu

Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!

Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.

Bista Eder, 10 - 5º 20600 Eibar
Webgunea bisitatu

Burdinbidearen Euskal Museoak Euskadiko burdinbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen dizu bere erakusketaren eskutik, museoak dituen aintzinako lokomotorek eta ikerketarako gai diren hainbat materialek publikoa errailen mundura murgilduko dute.

Julian Elorza 8 20730 Azpeitia
Webgunea bisitatu

Leku honetan eskultorearen paper eta forja-tailerrak erakusten dira, Forja Handiko makinak, gaur egungo ikus-entzunezko sistemak eta langileei elkarrizketak, besteak beste.

Papelera Azpikoetxe Kalea s/n - Legazpi
Webgunea bisitatu

Eureka Zientzia Museoa, kutxaren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Mikeletegi, 43. 20009 Donostia - San Sebastián
Webgunea bisitatu

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinaren Ibilbideko atea da. Burdina hainbat ikuspuntutik aztertzen du: historia, teknologia, zientzia, industria, ondarea, paisaia, etab. Elementu eta euskarrien material, forma eta koloreek bere industria-izaera nabarmentzen dute museoko bisita esperientzia paregabe bihurtuz.

Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, z/g 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan -gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

Dorletarako errepidea z/g. 20530 - Leintz-Gatzaga
Webgunea bisitatu

Gaur egun Ingurugiro Etxea museoa izenarekin ezagutzen dugun eraikuntza hasiera batean Umeentzako Museoa izan zen. Umeentzako museoa 1986an Azpeitiko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker sortu zen, 1987ko ekainaren 5ean inauguratu zuten. Museoaren helburu nagusia bisitariek ingurumena babesteko ezagupenak, interesa, eta beharrezko sentsibilitatea lortzea izan zen.

Loiola auzoa, 1 20730 - Azpeitia
Webgunea bisitatu

Museoko bildumak bihotza ukituko dizu, aurkikuntzaren ilusioa gertutik bizi izanaren gogorapena gordetzen baitu. Bilduma aparta da, paregabea, bakarra, bai erakunde sortzaileak izandako garrantziagatik, bai bildumaren antzinatasunagatik, bai gordetzen dituen aparteko ale bereziengatik

Errekalde Jauregia, Bergara, 20570 - Bergara
Webgunea bisitatu

Makina-Erremintaren Museoak olagizonak, forjariak eta Elgoibarko egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zaitirik handiena hartu eta denok onartzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.

Azkue auzoa,1 20870 - Elgoibar
Webgunea bisitatu

Museum Cemento Rezola bizi garen gizarte honetan zementuak duen garrantzia ezagutzeko espazio bat da. Ez al da harritzekoa hormigoia, gizadiarentzat hain berria den asmakuntza, gure planeta eraldatzeko gai izatea? Zer dago zementu-lantegi baten atzean?

Avda. Añorga, 36 20018 - Donostia-San Sebastián
Webgunea bisitatu

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago, Goierrin, Aizkorriren magalean. Betidanik nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon den komunitatea osatzen du. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar, hala nola, meatzea, egurra, ikatza, etb.

Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain
Webgunea bisitatu