Photomuseumek 2024ko Argazki Bileraren egitaraua aurkezten du, urtero legez udaberri hasieran. Aurtengo edizioan argazkigintza dokumentala eta kontzeptuala lantzen dira. Sanz-Enean ikusgai dagoen Rügen talde-erakusketak Gernikako bonbardaketaren inguruko ausnarketa egiten duen bitartean, Torre Luzean, Marisa Di Santok Zarauzko dendarien argazki seriea erakusten digu. Photomuseumen, lehenik, David Hornback-en “3 minutes" proiektua erakutsiko da, eta ondoren, “Euskaldunak Australian” erakusketa aurkeztuko da. Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko Udaleko Kultura Sailari.

Gehiago irakurri