Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gaztegune Plus 18-30 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Programa eta ekintza ezberdinak garatuz, zuen gaitasunak indartu nahi ditugu, gizartean funtsezko lekua izan dezazuen. Horregatik sortu dugu zerbitzua, gazteon ahalduntzea sustatzeko. Bazatoz?

Gaztegune Plusek esperimentatzeko gunea izan nahi du. Horretarako programa ezberdinak jarri ditugu martxan: Gazteak Auzolanean, Treba Gazteak, Elkartegintza eta Parte-hartzea. Zergatik? Askotan, hazteko modu bakarra gauzak egitea delako; beste esparrutan ikasten ez diren gaiak badaudelako; gauzak aldatzeko aukerak behar ditugulako. Gehiago jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen.

Gaztegune Plus-en hainbat zerbitzu dituzu hemen. Bakoitzaren gainean jarri eta klik eginez gero, zerbitzuen zehaztasunak kontsulta ditzakezu:

Azken Albisteak

Helburuak

  • Gazteak ahalduntzea norberaren eta gizartearen garapenerako.
  • Ahalduntze-prozesuan garatu eta eskuratu dutena praktikan jarriz, gazte horiek eragile izatea gizartean.