ATALAK entsegu irekia: Eneko Gil eta Asier Edeso, apirilaren 21ean

“Fuck You Bertín 2.0” izeneko ikerketa-laborategi bat egingo dute Dantzazekin apirilaren 17tik 21era Gipuzkoako Dantzagunean Dantzazko dantzariekin apirilaren 21ean. Biarritzeko Gare du Midin ere egingo dute saio bat apirilaren 26an Malandain Ballet Biarritzen.

-ren irudia
 ATALAK entsegu irekia: Eneko Gil eta Asier Edeso, apirilaren 21ean
  • Data: apirilaren 21a, ostirala 
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 13:30
  • Biarritzeko Gare du Midin ere egingo dute saioa apirilaren 26an, 16:00etan.

Fuck you Bertin 2.0 
2023an Eneko Gilek, Dantzaz-eko interpreteekin elkarlanean, testuak edo audio-elkarrizketek gorputzean eta mugimenduan izan dezaketen eraginean oinarritutako ikerketa koreografiko bat garatuko du astebetez, gorputzkera maskulinoen bilaketan hausnartuz eta fisikalitate horiek iradoki diezazkiguketen unibertsoetan sakonduz. Bilaketa hori ATALAK esperimentazio-laborategiaren eta Fuck You Bertín-Hitzezko hitzak mugimenduan (2021) ikerketa koreografikoaren esparruan garatu da.

2022aren hasieran ekin zion Eneko Gilek Fuck you Bertin ikerketa-prozesuari Gipuzkoako Dantzagunean bertan:

Informazioa: Atalak