ATALAK transmisio-laborategia: Eva Guerrero eta Garazi López de Armentia, apirilaren 13an

"Bi gorputzen arteko espazioa" lanaren inguruko saioa egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean, Dantzazeko dantzariekin.

-ren irudia
 ATALAK transmisio-laborategia: Eva Guerrero eta Garazi López de Armentia,  apirilaren 13an
  • Data: apirilaren 13a, osteguna
  • Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 9:00-16:30

Bi gorputzen arteko espazioa

Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia koreografoek 2020tik garatzen duten ikerketa da, eta 2023ko azaroan estreinatuko dute. Nola eragiten dio gorputz batek beste bati? Zer nolako loturak eta sentsazioak sortzen dira pertsonen arteko espazio ikusezin horretan? Non hasten da gorputz bat eta non amaitzen da bestea? Eta nola azaleratzen da haren manipulazioa? Galdera horiek baliagarriak izango dira Guerreroren eta Lopez de Armentiaren prozesu artistikoaren berrirakurketa eta transmisioa garatzeko Cycle Spécialisé en danse contemporaine del Conservatoire à Rayonnement «Maurice Ravel Pays basque» taldeko ikasleekin batera. Hauek, gainera, Dantzagunean jardunaldi bat pasatzeko aukera izango dute, Gipuzkoako lurraldean dantza aktiboki babesten duten espazioak, artistak eta erakundeak xehetasunez ezagutzeko.

Informazioa: Atalak