EGONALDI AMAIERAKO SAIOA: "Zeruki", Bettina Szabo eta Dantzaz Errenterian apirilaren 13an
Euskal Herriko eta Quebeceko zenbait erakundek elkarlanean eta Etxepareren Quebec-Euskal Herria ekimenaren barruan egindako deialdi bati esker, Bettina Szabo koreografoak bi hilabeteko sorkuntza egonaldia egin zuen Tabakaleran eta Gipuzkoako Dantzagunean, Dantzazeko dantzariekin. Egindako lanaren emaitza Niessen auditorioan emango dute.
- 830
- Data: apirilaren 13a, asteazkena
- Tokia: Niessen auditorioa
- Ordua: 19:00
- Sarrerak (3€)
- Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Etxepare, Tabakalera, Dantzaz, CALQ (Quebeceko Arte eta Letren Kontseilua), EDCM (Montrealgo Dantza Garaikideko Eskola)
Sinopsia: Zeruki
Bikotearen rol-arketipoei buruzko azterketa da Zeruki, gizonei, emakumeei eta tarteko guztiari buruzkoa. Barneratutako misoginia eta maskulinotasun toxikoa txanpon disfuntzional beraren bi aurpegi dira, abusu, indarkeria eta arazoen erroa eta konplikazioa. Lana erreferentzia zehatzez beterik dago, baina zuei dagokizue zeintzuk diren antzematea. Dantzazentzat bereziki sortutako ikerketa baten jarraipena da Zeruki.