KLASE IREKIAK DANTZAGUNEAN: Oihana Varela astearteetan, ekainean zehar

Oihana Varela sortzaile eta osteopatak mugimendu pertsonala lantzeko proposamena luzatzen die gerturatu nahi duten dantzari trebatuei, gorputzak nahi gabe dituen mugimendu-mekanismoetan arreta jarriz eta inprobisazioan praktikan jartzeko.

-ren irudia
 KLASE IREKIAK DANTZAGUNEAN: Oihana Varela astearteetan, ekainean zehar
  • Datak: Ekainako astearteetan, 6, 13, 20 eta 27an.
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, areto ertaina.
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Izen-ematea: oihanavarelaizpurua@gmail.com (saio bakoitzaren aurretik bidali behar da emaila).
  • Prezioa: doakoa

Klase irekian deskribapena

"Gure mugimendua lantzeko gunea. Dantza-entrenamendua da material berria ateratzeko inprobisazioa. Inprobisazioa lantzen dudan metodoaren bidez (dantzari aplikatutako osteopatia), nahi gabeko mugimendu-mekanismoetara joko dugu, inprobisazioan aplikatzeko. Oraingoan, nire ikerketaren barruan, espazioa eta mugimendua honela landuko ditugu: eraikuntza geometrikoa, eta hura konposatzean sortzen dugun arrastoa eta atmosfera aztertuko ditugu. Horrekin inprobisazio edo koreografia bat eraikiko dugu. Ikastaroa dantzan aritzen diren pertsonentzat da." - Oihana Varela.