BUSTI DANTZAN 2023: udako ikastaroak uztailaren 3tik 7ra

Iazko berrikuntzek izandako harrera onaren bidetik, formatua mantenduko dute aurtengo udako ikastaroek. Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.

-ren irudia
 BUSTI DANTZAN 2023: udako ikastaroak uztailaren 3tik 7ra
  • Datak: uztailaren 3tik 7ra
  • Tokiak: Gipuzkoako Dantzagunea / Lekuona Fabrika (uztailaren 9an)
  • Ikastaroak:
    • Jauzi! Dantza klasikoa erdi maila / Garaikidea hastapena
    • Murgildu! Dantza klasikoa aurreratua / Garaikidea erdi maila
    • ​Jarduera osagarriak: ikastaro bakoitzean egunero dantzarekin zuzenean lotutako jarduera bat egingo da.
  • Ordutegia
    • Jauzi!
      • 9:30-11:00, klasikoa erdi maila
      • 11:00-11:30, atsedena
      • 11:30-12:15, jarduera osagarria
      • 12:15-14:00, garaikidea hastapena
    • Murgildu!
      • ​9:30-11:00, garaikidea erdi maila
      • 11:00-11:30, atsedena
      • 11:30-12:15 jarduera osagarria
      • 12:15-14:00, klasikoa aurreratua
  • Prezioa: 60€
  • Eskuorria
  • Izena emateko epe-amaiera: ekainaren 9a (toki guztiak beteta daude)
  • Antolatzailea: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Kolaboratzailea: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea

Norentzat

  • 12 urte baino gehiago badituzu
  • Gutxienez 2 urteko dantza klasikoko prestakuntza baduzu
  • Dantza garaikidean hasi nahi baduzu
  • Zure teknika hobetu nahi baduzu
  • Zure gorputza hobeto ezagutu nahi baduzu
  • Dantza profesional moduan aritzea zer den jakin nahi baduzu

Irakasleak 

  • Vanessa Valdueza

Madrilgo Marta de la Vega eskolan ikasi zituen dantza klasikoa eta espainiarra. Dantzari profesionala izan zen Fernando Bujones konpainian (1997-1998), Stuttgart Ballet (1998-2003) eta Santamaría konpainian (2005-2006). Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean. 20 urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan hainbat konpainiatan, besteak beste, Joaquín Cortésenean. Halaber, Madrilgo Mariemma Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean dihardu azken hemezortzi urtean, eta Larreal taldeko kide izan da (Mariemma RCPDko tailer koreografikoa) ia hamarkada batez.

Dantza klasikoko klaseetan zuzeneko piano-laguntzailea: Alberto Sagardia

  • Alessio Natale

Ikasketak Italiako Centro de La Dansen (Napoles) hasi zituen. Dantza modernoan eta garaikidean lizentziatua da. Ondorengo urteetan dantzari eta koreografo gisa hezten jarraitu zuen Europa zein Estatu Batuetako dantza eskola onenetan: Balletto di Roma, IALS, Maison de la Danse direc. Denis Ganio, Cinecitta Campus, Pineapple (Londres),Broadway Dance Center (NY), Steps (NY), EDGE-Performing Arts Center (Los Angeles), Millennium Dance Complex (Los Angeles), Miami City Ballet (Miami). Nazioarteko hainbat sariketa irabazi ditu eta Disney, L’Oreal edo Efi cacia Publicitaria bezalako bezeroentzat lan egin du koreografo gisa.

  • Jarduera osagarriak

Dantzaren interpretazioa: Ana Perez Giraldez, Aktorea eta irakaslea (TAE) 

Ezagutu eta zaindu zure gorputza: Oihana Varela, sortzailea eta osteopata 

Pilates saioa: Amaiur Luluaga, dantzaria eta irakaslea

Zer da profesional izatea?: Oier Abrego / Iñigo Rementeria (Dantzaz)

Garrantzitsua

  • Debekatuta dago klaseetan bideo edota audioak grabatzea eta argazkiak ateratzea.
  • Antolatzailea ez da lekurainoko ikasleen joan-etorriez arduratzen.
  • Itzultzeak: ezinbestez joan ezin izatekotan (gaixotasuna edo istripua, osasun-ziurtagiriarekin), antolatzaileeek kasua aztertuko dute eta bere erabakia positiboa bada, ikastaroaren zenbatekoa itzuliko da.
  • Saioetan grabatuko diren bideo eta aterako diren argazkietan norbaitek irten nahiko ez balu, aurretik idatzi behar da dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera