DANTZAN IKASI: Topaketak 2022, Eibarren maiatzaren 21ean

Lehengo urtean hasitako bideari jarraipena emanez, 2022ko Dantzan Ikasi topaketek badute data: maiatzaren 21ean, Eibarren izango dira. Dantzarion elkargune izango da Eibarko Armeria eskola, hausnarketarako eta elkartrukerako espazio eta unea.

-ren irudia
 DANTZAN IKASI: Topaketak 2022, Eibarren maiatzaren 21ean

Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketen egun osoko egitaraua osatzen eta hizlariak lotzen ari gara, beraz, datozen asteetan argitaratuko dugu informazio zehatzagoa, baina hona jorratuko diren gaien aurrerapen bat:

  • Dantzaren irakaskuntzarako materiala sortzeko ekimenak.
  • Gorputza ezagutu eta oinarrizko teknikak lantzearen garrantzia.
  • Biribilketa irakatsi behar da gaur egun? Zergatik? Nola?
  • Dantzaren irakaskuntza musika eskoletan: gaurko panorama, ajeak eta etorkizuneko erronkak.
  • Euskal dantza titulazioaren inguruan: ekimen berri bat.
  • Dantza-irakasle eta dantzarien legezko kontratazioa eta kudeaketa.
  • Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntza egoera.
  • COVID-osteko egoera euskal dantzan. Zein da egoera dantza talde eta dantza eskoletan? Ze etorkizun sumatzen da? Zer egin daiteke?

Informazio osoa eta izen-ematea Dantzan Ikasiren webgunean

 

 

Data: 2022o maiatzak 21, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00 
Lekua: Armeria Eskola (Isasi kalea 36), Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen