SORTUTAKOAK: Hautatutako proiektuak

Oihana Varelaren "Ez" eta Angela Millanoren "Es más sensual" proiektuak dira Sortutakoak 17ko bi proiektu hautatuak. Sortutakoak Soziala 4n, berriz, Artaziak kooperatibaren "ARI!" izan da hautatua. 2021eko martxoan egingo da Sortutakoaken 18. deialdia.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK: Hautatutako proiektuak

2020 urtearen amaieran egin ziren Sortutakoak 17 eta Sortutakoak Soziala 4 deialdiak, eta dagoeneko zehaztuta daude Gipuzkoako Dantzaguneko diru-laguntza jasoko duten proiektuak.

Sorkuntza eta koreografia proiektuak sustatzen ibilbide luzeko programa da Sortutakoak, eta gaur egun asko dira laguntza jaso eta oholtzan ikusten ditugun egileak. Oraingoan, Oihana Varela eta Angela Millano —hurrenez hurren, Ez eta Es más sensual proiektuekin— izango dira Gipuzkoako Dantzagunean diruz lagundutako egonaldi bat egingo dutenak. 

Dantzak duen funtzio soziala indartzeko helburuarekin jarri zen martxan Sortutakoak Soziala, eta dagoeneko laugarren edizioa bete du. Artaziak kooperatibak 2021ean garatuko duen ARI! ekimena izan da hautatua.