Aretoen erabilera osora itzuli gara, bulegoko ordutegia berritzearekin batera

Arratsaldetan, asteburuetan eta jai-egunetan sar liteke dagoeneko, txartelak hartzeko sistemarekin, aurretik erreserba eginda. Giltzak eta txartelak bulegoko ordutegian hartu behar dira, astegunetan 9:00etatik 17:00etara.

-ren irudia
 Aretoen erabilera osora itzuli gara, bulegoko ordutegia berritzearekin batera

Pandemiak eragindako Itxialdiaren ondoren, 2020ko ekainaren 1ean ireki genituen ateak. Ordutik, LABIren irizpideen araberako neurriekin erabili ahal izan dira Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak. Aretoetako edukiera mugatua izan da, eta astegunetan goizeko eta arratsaldeko txandetan, konpainia-burbuila banak bakarrik erabili ahal izan du areto bat. Saio bakoitzaren ondoren aretoa desinfektatzen zen.

Osasun-larrialdia amaitu eta LABI bertan behera geratzearekin, pandemia aurreko baldintza gehienekin erabil daitezke aretoak eta instalazioetako beste gelak. Ohiko moduan, aretoen egutegia begiratuta, eskaera egin behar da. Gipuzkoako Dantzaguneko bulegotik erreserba baieztatuko da, disponibilitatearen arabera.

Bulegoko ordutegia

Erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko helburuarekin, bulegoko ordutegia egokitu egin da. Aretoak ordutegi horretatik aparte erabiltzeko erreserba egin dutenak irekita dagoen ordutegian joan beharko dira sarrera-txartelak eta aretoetako giltzak hartzera.
  • Gipuzkoako Dantzaguko bulegoa irekita egongo da astegunetan, astelehetik ostiralera, 9:00-17:00 bitartean.

Osasun-neurriak

Oraindik ere, indarrean daude pandemiari aurre egiteko zenbait neurri, eta Gipuzkoako Dantzagunearen erabileran eragin zuzena dute. Besteak beste, konpainia-burbuilak mantentzen dira, alegia, eskaera egin dutenek. Saioa amaitzean, erabiltzaile bakoitzari dagozkio desinfekzio-lanak, Gipuzkoako Dantzaguneak aretoetan utziko dituen materialekin.

Erabilera-araudia eguneratuta

Aipatu aldaketez gain, beste zenbait hobekuntza egin dira azken hilabeteetan, eta ondorioz, eguneratu egin da Gipuzkoako Dantzaguneko erabilera-araudia. Erreserba egin duten guztiek irakurri eta sinatu beharreko dokumentua da, eta dagoeneko eskura dago webgune honetan bertan.