DSS WeekINN: berrikuntza, talentua eta enplegurako plataforma
Donostiako Berrikuntzaren VIII. Astea (DSS WeekINN, urriaren 18tik 22ra) Donostiako Sustapenak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
- 38
Edizio honetan, pertsonen talentua faktore erabakigarria izan da, lehenengo Talentu Azokaren ospakizunarekin. Gipuzkoako 375 gaztek eta 56 teknologia- eta zientzia-enpresak hartu dute parte.
Ponentziak eta mahai-inguruak antolatu dira -modu hibridoan (presentziala eta urrunekoa)-, pertsona ardatz hartuta berrikuntza landuz, talentua erakarriz, lidergoa bultzatuz eta balio erantsiko proiektuak eta kalitatezko enplegua garatuz.