Atzealdea EAEko gazteak dira gehien prestatzen ari direnak

EAEko gazteak dira gehien prestatzen ari direnak

Eskolatze-tasa garbiak ikasten ari diren 20 urteko gazteen proportzioa neurtzen du. Hala, formazioaren garrantzi soziala eta honek enplegagarritasunean duen eraginaren isla da:

-ren irudia
 EAEko gazteak dira gehien prestatzen ari direnak


-EAEko eskolatze-tasa % 76,2koa da; honek Estatuko batez bestekoa gainditzen du (% 64,1). Autonomia-erkidegoetan tasa altuenetakoa da.

-Kolektibo horren ia bi heren (% 62,8) goi-mailako hezkuntzan dauden pertsonek osatzen dute. Espainiako ratio handiena da, Madrilek soilik gainditua (% 70,8).

-Tasa hori unibertsitateko prestakuntzak ematen du (% 45,2), baina aipatzekoa da goi-mailako LH ere, Estatuko ekarpen handiena baitu (% 17,6).