Atzealdea Gazteen artean lankidetzazko ekintzailetza bultzatzea

Gazteen artean lankidetzazko ekintzailetza bultzatzea

Mondragon City Challenge, nazioarteko elkarlaneko ekintzailetza txapelketaren II. edizioa hasi da. Helburua da gazteek enpresa-kudeaketan dituzten konpetentziak garatzea eta, aldi berean, proiektu bat abian jartzea eredu kooperatiboa oinarri hartuta.

-ren irudia
 Gazteen artean lankidetzazko ekintzailetza bultzatzea

Bi kategoriatan (16-18 urte eta 19-24 urte) eta 2-4 pertsonako taldeetan, parte hartzen duten ikasleek hiru erronka hauetako baten inguruan helduko diote beren proiektuari: 1) teknologiko-digitala, 2) osasun- eta gizarte-arlokoa eta 3) energetiko-klimatikoa.

Talde finalistek bidaia bat egiteko aukera izango dute eta finalistak ez direnentzat Originaltasunaren Saria izango da, proiekturik berritzaileenarentzat. Izena emateko epea zabalik urriaren 18ra arte.