Konpainia egoiliarra

Dantzaz

Zer da Dantzaz?

Dantzaz dantza munduan lehen enplegua lortzeko plataforma da, Euskadin kokatua, eta europar ikuspuntuarekin.

Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:

  1. Dantza formazio iraunkorra eta eguneroko oinarrizko entrenamendua. Gainera, arte eszenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zaizkie.
  2. Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egitea, horrela:
    • Nazioartean ezagunak diren koreografoekin lan egiteko aukera izango dute.
    • Lehenengo esperientzi profesionala izango dute: entseguak, birak...
  3. Aholkularitza eta motibazioa.
    • Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lana izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien CVak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu.

 

Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko erraztasunak emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” sortu dugu, 16 urtez gorako euskal dantzariei zuzendua, gure plataforman lanean hasteko eta etorkizunean bertan sartzeko.

Dantzaz Elkarteak, gainera,  oso lan garrantzitsua egiten du sentsibilizazioaren eta pedagogiaren arloetan, Gipuzkoan batez ere,  ikasleentzako tailerrak eta emanaldiak  eta dantza mundura hurbiltzeko ekitaldi ezberdinak proposatuz, publiko berriak sortzeko helburuarekin, eta baita koreografo berriak bultzatzeko ere.