Sortutakoak

Sorkuntza-lanak eta prozesuak laguntzea helburu duen programa da Sortutakoak. 2011n jarri zen martxan, mugimendu-arteen eremuan sorkuntza eta ikerketa proiektuak bultzatzeko.

Proiektuak garatzeko diru-laguntzarekin batera, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie egileei: Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan egonaldiak egiteko aukera, beren lanaren hedapena eta komunikazioa, eta aholkularitza teknikoa.

Gaur egun hiru lerro ditu Sortutakoak ekimenak:

  • Sortutakoak

Dantzaren sorkuntza-proiektuak hartzen ditu bere baitan. Dantza-mota guztiei irekia, sorkuntza artistikorako proiektuak eta ikerketak dira lan-ildoak.

  • Sortutakoak Tradizionala

​Dantza tradizionalaren esparruan dantza ondare bizi gisa biziberritzeko eta transmititzeko ekimenak sustatzeko lerroa. 

  • Sortutakoak Soziala

​Dantzaren bidez, sozializazio-eredu berriak lantzeko lerroa. Hezkuntza, inklusioa, partaidetza, osasuna... pertsonen ongizatea dantzaren bidez hobetzen duten proiektuak garatzeko lan-lerroa da.